blogak

Jendartean

Ikasleak ez kalifikatzea erabaki du Singapurreko Gobernuak

Ez kalifikaziorik, ez gainerako ikasleekiko norbere maila zein den zehazten duen adierazlerik, ez rankingik. Lehenengo eta Bigarren hezkuntza osoan ikasleei ez zaie hurrengo urtetik aurrera notarik jarriko, eta hezkuntza sistematik azterketa eredu tradizionalak ezabatzeko helburua ere ezarri du Singapurreko Gobernuak, ikasleak modu hezigarriagoan ebaluatu daitezkeela sinetsita. “Ikastea ez da lehiatzea”, dio Hezkuntza ministroak.

“Aldaketa honen helburua da ikaslea bere ikas-prozesuan zentratu dadila, kalifikazio eta konparaketengatik kezkatuta egon beharrean”, adierazi du ministroak. Azterketei dagokionez, datorren urtean ohiko etsaminak desagertu egingo dira Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleentzat, eta pixkanaka gainerako mailetatik ezabatzea da asmoa.

“Hala ere, irakasleek informazioa jasotzen jarraituko dute, ikasleak euren jarduna epaitu ahal izan dezaten, euren indargune eta ahulguneak ebaluatu ditzaten”. Kalifikazio numerikoaren ordez, baina, deskripzio kualitatiboari emango zaio bide.

Ane Ablanedo: “Kalifikatzen duzun momentutik, gutxienekoa da gero zein ebaluazio egingo duzun”

Euskal Herrian ezaguna zaigu eztabaida. Azterketa eta noten eskema tradizionala alboratu eta ikasleen garapen osoa aintzat duen ebaluazio hezigarria lantzen dute gero eta ikastetxe gehiagotan. Euren esperientzia kontatzeko eskatu genien horietako lau ikastetxeri. Erreportaje berean, kalifikatzearen kontra mintzatu zitzaigun Ane Ablanedo irakaslea: “Haurrak barneratzen du kalifikatua izan behar duela. Horrek sozialki zein inplikazio dituen ez dago esan beharrik, kalifikatzea ikasleak sailkatzea dela aintzat harturik. Hutsune nagusia hori dela uste dut, ez dela ebaluazioa egiten, kalifikazioa baizik, eta honek baldintzatzen duela ebaluazio osoa. Izan ere, kalifikatzen duzun momentutik, gutxienekoa da gero zein ebaluazio egingo duzun, zeren nota jarri eta ikasturtea pasako al duen esan behar duzu, eta hori zalantzan jarri gabe, alferrik da. Dena da ebaluagarria? Bai, baina ezin da dena kalifikatu. Batzuetan obsesionatzen gara ea ebaluazio objektiboa posible den, ohartu gabe objektibotasuna bilatzen dugula kalifikatu behar dugulako”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07