blogak

Jendartean

Ikasle gazteak eta kirol-apustuen moda

Kezkatuta dago Bigarren Hezkuntzako irakaslea: tabernetan kirol apustuak egiteko dauden makinetan eta interneteko webetan gero eta ikasle gehiago dabil, aisialdirako plana ere bada hainbatentzat, eta horren ondorioei ez diegu nahikoa arreta jartzen. Datuek ere halaxe diote: gero eta gazteagoa da apustulariaren profila; gero eta handiagoak dira ludopatiaren atzaparrak.

Adin txikikoek debekatuta dute apustu egitea, baina gure tabernetan dirua jokatzeko makinak ugaritu direnetik, ez da zaila 14-18 urteko gazteak (ere) horretan ikustea. “Gazte hasten dira, jolas moduan ikusten dutelako, eta ludopatia klasikoaren ondorioak badakizkite, baina ez on-line apustuenak. Azken finean, oso erraza da, diru gutxi behar duzu eta berehalako saria jasotzen duzu; adiktiboa da. Gainera, irudi soziala bera positiboa da, kirolari lotuta dagoelako, kirolari arrakastatsuei; kirol izarrak eurak azaltzen dira apustu egitera dei egiten duten iragarkietan”, kritikatu du Angel Turbi psikologo eta menpekotasunetan adituak. Etxeko sofatik altxa gabe ere aritu daiteke apustuan: horretara bideratutako weben kopurua haziz doa eta mugikorretik bertatik apustu egiteko aplikazio ugari deskargatu daitezke.

Lanketarik ez eskoletan

Jordi Martí irakasleak uste du ez dela kasualitatea: apustu-zaleak diren ikasleek errendimendu akademiko txarra edo oso txarra izan ohi dute, eta beste ikastetxe batzuetako irakasleek ere berretsi dute bere teoria. 14-15 urterekin jokoaren menpe bizi direla dio, baina gaiak arreta handirik pizten ez duenez, ez dagoela ikastetxeetan ludopatiari buruzko jardunaldirik edo prebentziora zuzendutako ekimen eta tailerrik. Eta gazte horiek eskola uzten dutenean, arazo sozial larri bilakatu daitekeen zama eramango dute bizkar gainean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07