blogak

Jendartean

Haur literaturan (ere), gainbabesa?

Idazleek Alean haur literaturaz egin duten erradiografia kritikoak gogoetarako ideia interesgarriak utzi dizkigu: 1) Umearen aisialdiaren “alde txepelena” ari omen da hartzen literatura. Balio subertsiboa desagertu da haur literaturatik eta horren atzean gehiegizko babesa dago. Baina beldurra edota gai deserosoak umeentzako kontakizunetatik baztertzea arazo larria da, ezer txarrik ez duen mundu gainbabestu hori irreala baita.

2) Helburu didaktiko bati erantzuten dion haur literatura da nagusi. Baina abiapuntua instrumentala izan ordez, alegia gai jakin bat jorratzea, literatura onak izan beharko luke abiapuntua, gai horiek modu transbertsal eta naturalean bere egingo dituen literatura.

3) Edozein gairi buruz idatzi daiteke, gakoa da zuzenduta dagoen publikoaren adinera egokitzea.

4) Haurrak publiko zorrotza dira. Dena mastekatuta eman beharrean, iradokitzea hobe, norberak atera ditzan bere ondorioak eta mezu propioak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07