blogak

Jendartean

Google ikasgeletan? Hobe software librea

Etxean bakarrik ez, gero eta digitalagoak diren eskoletan ere Google da jaun eta jabe, eta Googlek eskaintzen dituen aplikazioak, e-posta eta ordenagailu eramangarriak nagusi dira ikastetxe askotan. Eztabaida mahai gainean jarri du Izaro Basurkok, eta izan du eraginik: irakaskuntzan software librea sustatzeko @hezkuntzanlibre taldea sortu dute Telegramen.

Beharrezkoa al dute ikasleek Googlek dituen aplikazio guztiak ikastea? Enpresa pribatu estatubatuar ahalguztidunaren menpe utzi behar al ditugu ikastetxeko eta ikasleen euren datu/mugimendu guztiak? Non geratzen da ikasleen pribatutasuna eta datuen babesa? Googlen monopolioa eta boterea indartzen jarraitu behar al dugu?… Galdera ugari planteatzen ditu Basurkok: “Google-i ateak parez pare ireki baino lehen, hausnarketa potolo bat egitea ondo legoke”.

Alternatibak badaudela ere gogoratzen digu, eta aplikazioak erabiltzen ikastea baino aberasgarriagoa izan daitekeela aplikazio horiek nola egiten diren ikastea. Horretarako, software librea aukera aproposa da. Ldap, Nextclooud, Collabora online, Moodle, freeIPA… proposatu dira Basurkok zabaldutako eztabaidan. Azken finean, (eskolan) egiten diren aukeraketa digitalek ere balio hezitzaileak izan beharko lituzkete oinarri.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07