blogak

Jendartean

Ez, ikasle guztiek ez dute etxetik ikasteko aukera

Nire inguruan, Lehen Hezkuntzako txikienei testu-liburuko lanak agindu dizkiete egun hauetarako (irakasleak gurasoekin izango du harremana, email bidez) eta adin batetik gora, internet bidez arituko dira ikasleak, koronabirusak etxean sartuta dituen bitartean. Baina ez dezagun ahaztu, etxe guztietan ez dago ordenagailua eta etxe guztietan ez dute internet.

Ikasle guztien inklusioa bermatzeko eta batzuen eta besteen arteko desorekak saihesteko, teknologiaren eremuan zein estrategia dute Hezkuntza sailek? Ez dagoela dirudi, ikastetxe batzuetan segituan piztu baita alarma gorria: nola jokatu ordenagailua ez duten ikasleen kasuan? Ikastetxeko baliabideak utzi ahal zaizkio? Erantzun garbirik gabe, ikastetxe batzuetan ordenagailurik ez duten ikasleei irakasleek inprimatu dizkiete jarduerak eta eskola atarian utziko dizkiete, kanpoan (ikastetxean sartzea debekatua dute ikasle eta gurasoek), sarreratik bertatik jaso ditzaten. Internetik ez duten familia eta ikasleekin hortik aurrerako harremana nola gauzatuko den (zalantzak, aholkuak, zuzenketak…), auskalo.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07