blogak

Jendartean

Denbora gehiago pasatzen dugu familian… baina mugikorrari begira

Denbora gehiago elkarrekin, elkarri jaramonik egin gabe. Horrela laburbildu daiteke Britainia Handian berriki kaleratu duten ikerketa baten emaitza: etxean gurasoekin lehen baino denbora gehiago pasatzen dute seme-alabek, baina nor bere munduan, mugikorrari so.

2000. urtean lehenengo, 2015. urtean gero, 8 eta 16 urteko gazteek gurasoekin igarotzen zuten denbora neurtu dute. Antza, seme-alabek lehen baino denbora gutxiago ematen dute kanpoan, gurasoengandik urrun, eta gehiago etxe barruan (seme-alabak babesteko gurasoek duten kezka aipatzen du ikerketak), batez beste egunean ordu erdi gehiago ematen dute elkarrekin. Baina haur eta gazte horiek argi diote ikerketan: denbora horretan “bakarrik” daude; elkarrekin, baina bakarrik. Fisikoki ondoan izateak ez baitu interakzioa bermatzen.

Ikerketak dioenez, familiarekin batera egindako ekintza guztietan egon daiteke presente mugikorra, mahaian jaten ari diren bitartean edo telebista ikusten ari direnean adibidez, eta bai seme-alabek bai gurasoek antzeko denbora eskaintzen diote mugikorrari, elkarrekin daudenean: 90 bat minutu.

Etxekoei denbora eskaintzearen beharra aldarrikatzen dugun garaiotan, denbora horren kalitateaz gogoetatzea ere ez dago gaizki.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07