blogak

Jendartean

Aitor kantinera aterako da eskolako Alardean

Aitorrek 13 urte ditu, “luma” dauka eta bullying homofobikoa jasan du ikastetxean, baina genero arauak zorrotz bete ordez, iseken jomuga izan daitekeela jakin arren, Irungo jaien aurretik ikasleek eskolan egiten duten Alardean kantinera izatea hautatu du. Bejondeiola.

Gauza handia egin du Aitorrek: apal eta ezkutuan nahi dutenen aurrean, harro eta ikusgarri agertuko da, muga mental eta sozialak apurtuz, maskulinitatearen aginduak deseraikiz. Gazte ausarta da eta lezio ederra eman digu, presioak presio bere identitateari uko ez egitea erabaki duelako.

Norbere sexu identitate, genero eta rolarekin eroso

Maiatzaren 17a Homofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, aitzakia aproposa gogoratzeko eraso homofoboak haurren artean eta ikastetxean ere ematen direla. Horregatik da garrantzitsua –sexu– aniztasuna ikasgelan lantzea, femeninoan eta maskulinoan banatzen gaituzten rolak ezbaian jarri eta gogoeta bultzatzea. Eta horregatik da garrantzitsua ikaslearen esku tresnak jartzea, bere sexu identitate, genero eta rolarekin gustura, eroso eta seguru sentitu dadin.

Gaiari lotuta:

Sexu eta genero aniztasuna eskolan lantzeko unitate didaktikoa

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07