blogak

Jalgi hadi plazara

Oarsoarrak Komunitatea giroa berotzen ari da 2018ko “Euskarak 365 egun” ekimenerako

100dik gora lagunek hartu dute konpromisoren bat eta denak webgunean ikus daitezke.

100dik gora lagunek hartu dute konpromisoren bat eta denak webgunean ikus daitezke.

Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezon 110 lagunek konpromisoak hartu dituzte euskara erabiltzeko.

Urteak daramatzate lau herriotan Oarsoarrak Euskarazko Komunitatea eraikitzen. 2017a urte berezia izango da, besteak beste, Topaguneak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2018rako “Euskarak 365 egun ekimena” proposatu dutelako. Oarsoarrek makinaria martxan dute ordurako.

Oarsoaldeko Euskara Batzordea da (lau herrietako euskara zinegotziak, Garapen Agentziako gerentea eta Garapen Agentziako Euskara Saileko arduraduna) Oarsoarrak Euskarazko Komunitatearen bultzatzailea. Komunitatean lau herrietako kideak daude eta euskaraz gehiago aritzeko konpromisoak hartzen ari dira. Hasierako helburua herri bakoitzeko 20 pertsonak konpromisoa hartu eta webgunean agertzea zen. Haiek erreferente lirateke. 80ko masa kritikoa osatuta, dagoeneko 110 herritarrek hartu dituzte norbere ahalen edo nahien araberako konpromisoak. Jose Luis Agirretxe Oarsoaldeko Garapen Agentziako Euskara Saileko arduraduna da eta hark esan digu nolabait “muskulua, masa kritikoa” osatzen ari direla. Urte bukaera arte herritarrek konpromisoak hartzen segitzeko eta haien fitxak webgunean jartzeko aukera izango dute.

Komunitatea indarra hartzen ari den bitartean, pare bat herrik Lasarte-Oriako ereduari jarraiki, “belarriprest” eta “ahobizi” rol bidezko aktibazio ekimena egingo dute udazkenean. Oiartzuarrek “Aitzetik aitzera” izena jarri diote ekimenari (aditu eta aritu modu berean ahoskatzen dute) eta abenduaren 2tik 15era egingo dute. Errenteriarrek antzeko eredua jarraituko dute eta azaroaren 27tik abenduaren 3ra egingo dute.

2018ko udaberrian, oarsoarrak engrasatuta, konpromisoak hartzera ohituta, egongo direla uste du Agirretxek eta urte sasoi horretan Euskal Herri osorako ekimena den “Euskarak 365 egun” ekintzarekin bat egiteko urratsak emango dituzte.

Oharra: euskararen erabileran herritarrak aktibatzeko orain arte egin diren hainbat ekimenen berri jakiteko jo Egia eredua kanalera.

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07