blogak

Jalgi hadi plazara

Nortasun agirietan genero neutroa onartu dute AEBetako Oregonen eta Washingtonen

Emakumea edo gizona jarri beharrean X markatzeko aukera izango dute biztanleek. Argazkia: eleconomista.es

Emakumea edo gizona jarri beharrean X markatzeko aukera izango dute biztanleek. Argazkia: eleconomista.es

Gizona, emakumea eta X, hiru aukerak egongo dira agiri ofizialetan.

Lege federalak dio administrazioak eskaintzen dituen aukerak baino ez daudela, baina ez du esaten aukera horiek zeintzuk izan beharko luketen. Horrela, Oregonek eta Washingtonek hirugarren aukera jartzea erabaki dute, ez emakume ez gizon sentitzen direnentzako.

Kalifornian lege proiektua aurkeztu dute

Gida baimenean eta jaiotze agirian adibidez, genero neutroa edo ez-binarioa eskaini nahi dute.

Lege proiektua demokratek aurkeztu dute eta baiezkoa lortuko balute 2019an indarrean jarriko litzateke. Lege proiektua aurkeztu duen senatariak dio aukera hori baliatu nahiko luketen pertsonek zerbaiten parte izan nahi dutela eta ez bereiziak izatea. “Era berean, direna izateko aukera nahi dute”.

Senatari errepublikar batek proposamenaren aurka egin du esanez segurtasun arazoak eragin ditzakeela nortasun agirian hirugarren aukera bat jartzeak.

Agiri ofizialetan genero neutroa markatzeko aukera hainbat estatutan badago, besteak beste, Australian, Zeelanda Berrian, Alemanian eta Maltan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07