blogak

Jalgi hadi plazara

Guraso tolosarrek euskaraz egiten jarraitzeko asmoa dute

Nahita edo konturatu gabe, baina guraso askok haurrak ondoan dituztenean euskaraz gehiago egiten dute urrutiratzen direnean baino. Argazkia: Dani Blanco.

Nahita edo konturatu gabe, baina guraso askok haurrak ondoan dituztenean euskaraz gehiago egiten dute urrutiratzen direnean baino. Argazkia: Dani Blanco.

Eusle egitasmoan parte hartu duten gurasoen hamarretik zortzik adierazi du hiru astean lortutako euskarazko harreman berriei eusteko asmoa duela.

84 gurasok hartu du parte Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako Eusle egitasmoan. Herriko hiru ikastetxetako gurasoak izan dira denak. Euskara taldeak inkesta egin die parte-hartzaileei. Hona ondorioetako batzuk:

-Gurasoei galdetu diete ea aste horietan lortutako euskarazko harreman berriak aurrera begira mantentzeko asmoa duten, eta %80k erantzun du baietz. %5ak esan du ezetz, horien artean dira euskarazko harreman berririk lortu ez dutenak eta lehendik harreman guztiak euskaldunak zituztenak.

-%46k adierazi du beste gurasoek bestetan baino gehiago hitz egin diela beraiei euskaraz.

-%61ak esan du ez duela euskarazko harreman berririk lortu egun horietan, %32k baietz.

-%42k erantzun du erdaldunek ahalegin berezia egin dutela euskara ulertzeko, eta %46k esan du batzuk bai eta beste batzuk ez dutela ahaleginik egin.

-%44k lehen hitza euskaraz egin du; %31k nahiz eta besteak gaztelaniaz erantzun euskaraz jarraitu du; %15ak orain arte gaztelaniaz egiten zuen guraso batzuekin euskaraz egitea adostu du; eta %10ak erantzun du guraso guztiei euskaraz egin diela, nahiz eta jakin besteak ez duela euskara ulertzen. Inork ez du erantzun ulertzen ez duenarekin keinu bidez azaltzen saiatu denik.

Antolatzaileek azpimarratu dute hainbat gurasok egitasmoan irabazitako euskarazko harremanak mantentzeko ez ezik 24 orduz euskarari eusteko erronka hartuko dutela aurrerantzean.

Informazio gehiago:

Gurasoen erdiek gaztelaniara jotzen dute, haurrak aurrean ez daudenean

Hiru astez euskara hutsean bizitzeko erronka hartu dute Tolosako 50 gurasok

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07