blogak

Jalgi hadi plazara

Gazteek maitasun erromantikoan sinesten jarraitzen dute

Gazteen %13,7k baino ez du uste zoriontsu izan daitekeenik bikote harremanik izan gabe.

Gazteen %13,7k baino ez du uste zoriontsu izan daitekeenik bikote harremanik izan gabe.

Datu berriek sinesmen zaharrak dakartzate. Granadako Unibertsitateak egin du ikerketa. Gazteen %70ak erantzun du maitasuna itsua dela.

“Maitasuna itsua da”, “laranja erdi bat baino ez dago niretzako”, “maitasunak dena gainditzen du”. Hiru esan horiekin ados dago inkestan parte hartutako gazteen %70. Zaharrak berri, alegia.

Ikerketa otsailaren 12an aurkeztu zuten. Granadako Unibertsitatean (Espainiar Estatua) egin dute Psikologia eta Hezkuntza Zientzien fakultateek eta ondorioztatu dute gaurko gazteek ere (18 eta 35 urte artekoak elkarrizketatu dituzte) maitasun erromantikoa oso barneratuta dutela.

Beste datu bat: gazte horien %13,7k baino ez du uste zoriontsu izan daitekeenik bikote harremanik izan gabe. % 86,3k uste du ezin dela zoriontsu izan bikotekiderik gabe.

José Miguel García Ramírez ikerketa egin duen irakasleak adierazi duenez, “mito horiek emakumeengan finkatzen dira eta era berean gizonengan sustatu. Mito horietako batzuk barneratzeak genero bortizkeriara eraman gaitzake”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07