blogak

Jalgi hadi plazara

Euskaldunak aktibatzeko ekimena antolatzen ari bazarete gida hau irakurtzea komeni zaizue

Egiatarrek, astebetez euskara hutsez egiten saiatu ondoren, haien bizipenak elkarbanatu zituzten. Argazkia: Dani Blanco.

Egiatarrek, astebetez euskara hutsez egiten saiatu ondoren, haien bizipenak elkarbanatu zituzten. Argazkia: Dani Blanco.

Donostiako Bagera elkarteak informazio bilketa lana egin du. Batetik, hizkuntza ohituretan eragiteko hamar esperientzien berri jaso du, eta bestetik, halako zerbait egiteko gogoz direnentzat gida prestatu du.

Donostiako Egia auzoan egin zen ekimenak, euskaldunak aktibatzeko esperientziak, arrakasta handia izan zuen. Egia Euskaraz taldekoei hemendik eta handik deika hasi zitzaizkien halako zerbait egin nahi zuten elkarte eta mugimenduak. Azkenean, Donostiako Bagera elkarteak liburuxka batean (Nola egin dute? Hizkuntza ohituretan eragiteko esperientzien bilduma) hamar ekimenetako informazio andana biltzea erabaki du. Ondokoak dira ekimenok: Donostiako Egia eta AƱorga auzoa, Donostiako Piratak, Agurain, Arrigorriaga, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Trapagaran eta Aiaraldea.

Bildumaz gain gida osatu du Bagera elkarteak, antzeko ekimenen bat egin nahi duenak nondik jo jakin dezan, eta batik bat edozein kolektibok sinets dezan hizkuntza ohituretan eragiteko ekimen interesgarriak egin daitezkeela.

Lanaren egilea Idoia Trenor Zulaika Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteko kidea da eta argitaratzailea Gipuzkoako Foru Aldundia.

Egia auzoak abiatu zuen euskaldunak aktibatzeko ereduaz informazio gehiago nahi baduzu Egia eredua kanalera jo dezakezu.

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07