blogak

Jalgi hadi plazara

Dementzia duten gaixo galestarrak euren hizkuntzan artatuko dituzte ospitalean

Dementzia duen gaixoa galesez egingo dioten osasun langileekin. Argazkia: Health Wales.

Dementzia duen gaixoa galesez egingo dioten osasun langileekin. Argazkia: Health Wales.

Ohe gainean gales hiztunak direla jarriko du, osasun langileek jakin dezaten eta hizkuntza horretan artatu ditzaten.

Iorys Griffith-ek 87 urte ditu, Bangor hirikoa da eta dementzia dauka. Jada, haren ohe gainean jarri dute gales hiztuna dela adierazten duen oharra. Haren emazteak hala dio: “Hain da garrantzitsua besteekin zure hizkuntzan komunikatu ahal izatea ospitalean zaudenean edo tratamendua egiten ari zarenean. Zorteko gara ospitale honetan erizainek galesez egiten dutelako eta horrek nire senarraren zainketa kalitatea hobetu du”.

Delyth Thomas erizaina da eta ondokoa adierazi du: “Lehen hizkuntza eta hizkuntza gogokoena galesa duenarekin hizkuntza horretan egitea ezinbestekoa da. Hizkuntza kontuan hartzeak esan nahi du norbanakoaren beharrak ulertzen ditugula eta gaixoa duintasunez eta errespetuz tratatzen dugula”.

Hain zuzen, gai horri helduko diote ekainaren 27an eta 28an Osasuna eta Hizkuntza EHUko Udako ikastaroan, Bilbon. Osasun arretak, kalitatezkoa izateko, hizkuntzak duen garrantzia azpimarratuko dute. Euskal Herritik, besteak beste, Aitor Montes medikua eta Bidane Petralanda mediku ikaslea izango dira. Aipatu berri dugun dementzia duen gaixoaren hiritik etorriko da Gwerfyl Roberts Wyn ikertzailea “Hizkuntza kontzientzia eta hizkuntza alborapena ikerketa” kontatzera.

Informazio gehiago: Azkue Fundazioaren webgunean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07