blogak

Jalgi hadi plazara

1 Formulan ere, ez dira azafatak arituko hemendik aurrera

Izan ere, azafatak ez dira emakume loreontziak, oso lan baliotsua egiten dute autoen irteera puntuak non dauden adierazten. Argazkia: www.pinterest.com

Izan ere, azafatak ez dira emakume loreontziak, oso lan baliotsua egiten dute autoen irteera puntuak non dauden adierazten. Argazkia: www.pinterest.com

1 Formularen jabe Liberty Media enpresak adierazi du gizarte modernoaren arauekin ez datorrela bat emakume azafatak erabiltzea.

Enpresak ez du esan azafaten jarduera sexista iruditzen zaionik, bestelako adierazpenak egin ditu: “Azken urtean hainbat arlo eraberritzeko beharra nabaritu dugu, guk kirol honi buruz dugun ikuspegiarekin bat etortzeko”. Beste hau ere esan du Sean Bratches salmenta arloko zuzendari orokorrak: “Irteeran azafatak erabiltzea hamarkadetan funtsezkoa izan bada ere, gure markaren balioekin bat ez datorrela uste dugu eta argi eta garbi ez dator bat gizarte modernoaren arauekin. Ez dugu uste jarduera hori egokia eta funtsezkoa denik 1 Formularentzat, ezta jarraitzaile zahar eta berrientzat ere”.

El Periódico egunkariak adierazi duenez, babesleen presioa da halako erabakia hartzeko arrazoia. Auto lasterketa diruz laguntzen duten babesleak gizarteko hainbat sektorek haien aurkako kanpainak egitearen beldur dira.

Gaur arte, besteak beste, autoen irteera puntuak zein ziren adierazten zuten azafatek eta podiumera igotzen ziren hiru lehenengoen ezker-eskuin jartzen ziren txalo joz.

1 Formulakoak ez dira aitzindariak izango halako erabakia hartzen. ARGIAn, Jon Torner Zabalak eta Mikel Garcia Idiakezek beste hainbat adibide eta gogoeta egin izan dute gaiari buruz.

Erabaki aitzindaria Australiako proba ziklistan: azafatarik ez podiumean, (Mikel Garcia Idiakez).

Podiumeko modeloak, neska zein mutil, ordezkatzeko deia, (Jon Torner Zabala).

Azafata baten ipurdia, txirrindularitza probaren amu, (Jon Torner Zabala).

Musuen gibelean loratzen diren arazo estrukturalak, (Jon Torner Zabala).

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07