blogak

Izparringia

Hamaika aditu

Hamaika aditu Deskonfinamenduaren txostena idazteko prest (Argazkigilea:
Danidemalaga via Wikimedia Commons)

Espainiako Gobernuak nazioarteko hamaika mandatarien txaloak jaso ditu demokraziarentzat asmatu berri duen Real Politics aurkikuntzagatik. Edozein erabaki politiko hartzerakoan, hamaika adituen iritziak kontuan hartuz hartzen dela esatea, adituak nortzuk diren aipatu barik.

Bolsonarok, esate baterako, miresmen mezu hunkigarria bidali dio Pedro Sánchezi. (Izparringiak mezuaren xehetasun guztiak ezagutu ditu, Madrilen CNIn daukan sator baten bidez).

Horra brasildarraren miresmen-mezua, hitzez hitz (itzulpena, gure):

Ze moduzzz Sááánchez? (Jatorrizkoan “Kepasssaaa Saaaanchez!”)

Ona! asmatu duzuen hori!, hamaika adituen txostena aipatzearena, adituak nortzuk diren aipatu gabe!

Guk ere antzeko zerbait egingo diagu hemendik aurrera. Izan ere, ez dituk inoiz behar bezalako adituak topatzen oso popularra ez den neurri bat zuritu behar duan bakoitzean. Adituak babesteko ez dituala izenak aipatuko esan eta lixto! Hi bai artista hi! Beno, zaindu mottel!

Eta ea noiz etortzen haizen gure Nazio Handia bisitatzera! Hemen ez dituk beharko ez maskararik, ez kondoirik, ez maritxukeriarik </div>

<div class=

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07