blogak

Izparringia

ETB2k Egunean Behin lehiaketaren gaztelaniazko bertsioa eramango du telebistara

Arrakasta itzela ari da izaten Egunean Behin galdera jokoa, berri kezkagarriren bat gorabehera. Egunero-egunero, 50.000 euskaldun ibiltzen dira jokoan -eta jolasean ere bai- euskarazko munduaren erreferentziak dituzten galderak erantzun nahian. 

Hauxe izango da saio berriaren irudia

Baina oro ez da urre, erdaldun zenbaiten bekaitza piztu egin da eta hasi dira entzuten bazterketa eta inposizioa salatzen duten ahotsak: Fernando bi, Savater eta Alonso izan dira lehenak. Lehen Fernandoak esan du injustua iruditzen zaiola euskaraz idazten duten idazleei buruzko galderak agertzea eta ez gaztelaniaz idazten dutenei buruzkoak. Adibidetzat bere burua jarri du. Bigarren Fernandoak IZPARRINGIAri adierazi dionez: “Berreskuratu behar da Vaya Semanita-ren izpiritua” eta gehitu du ETB2 indartu behar dela, diru eta baliabide guztiak ETB1era baitoaz, “bertsolariak eta gauza horiek” (sic) sustatzeko.

Andoni Ortuzarrek, bestalde, jakitera eman du PSEko Idoia Mendiarekin hitz egin duela gaiaz eta proposamen zehatza ere badutela: ETB2k galdera saioa egingo du, “Al día una ves, pues!” izango du izena eta “Atrápame si puedes”-en ordez emango dute.

IZPARRINGIA adi egongo da -beti bezala, bestalde-, datozen egunetan gai honetaz izan litezkeen berrien zain.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07