blogak

Izparringia

Atopia.rpg-k Jaurlaritza salatuko du “bidegabeko jabetzea” egin diolakoan

Haserre, oso haserre agertu dira Atopia.rpg rol jokoaren sortzaileak. IZPARRINGIAri egindako adierazpenetan “lapurtu diguzue gure izatea, gure zeregina, dena!” leporatu diote Jaurlaritzari. Eta gaineratu dute: “Geu gara etorkizun distopiko eta atopikoak asmatzeko arduradunak, ez zuek. Zaldibarkoa nola gaindituko dugu, zer zorakeria asmatu behar dugu orain, e?”.

Esan beharra dago adierazpenok egiteko orduan, artean oraindik Atopia.rpg-koek ez zutela ezagutzen geroago jakin den datu bat: 2004 urtean Verter enpresak inguruaren potentzial arkeologikoa ere aztertu zuela, eta lan hori egiteko arduraduna Eliseo Gil izan zela. Honatx Wikipediako irudia:

Pentsatzekoa da datu ikaragarri bezain xelebre honekin Atopiakoak ez direla pozik egongo…

Beti bezala, IZPARRINGIAk addi jarraituko dio berri honi eta zerbait jakin bezain pronto zuei eskainiko dizue.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07