blogak

Irinmodo (1307-2017)

ZIKLO-KROSSa ANTZUOLAN (1967-1968)


Txirrindularitzak izan eta du zaletasuna Antzuolan. Lehendabiziko txirrindulari txapelketa Errepublika garaian antolatu zen, 1933an. Gero ugariak izan dira gaur arte herrian eginiko lasterketak. Honetan, baina, desagertuta dagoen espezialitate baten inguruan hitz egingo dugu labur: ziklo-krosaz. 1960. hamarkadean ospatu ziren herrian lasterketa batzuk, eta garaiko egunkarietan ere agertu zirenak. Horren lekukotza dakargu, beraz.

Lehena, 1967ko martxoaren 5ean ospatu zen, domekan, "nacional" mailakoa zena. Irabazlea Jesus Gonzalez izan zen, Alfredo Irusta aurretik. Baina baita Jose Martinezen aurretik ere. Azken honek Antzuolakoa irabazi nahi zuen eta, hala, espezialitateko txapeldun bihurtu. Baina ez zen horrela izan, eta bere arerioa zen Alfredo Irustak, bigarrena izanik, 20 lasterketa omen zituen "challenge" nazionala eskuratu zuen. 12 kilometro pasatxo zeukan zirkuituan egin zen lasterketa (Mendigorri, Irimoegi azuoa, Antigua auzoa), Bergarako txirrindulari taldeak antolatuta. Oso eguraldi txarra egokitu zen lasterketa egunean.



LA VOZ DE ESPAÑA (1967/03/07 KALERATUTA). Argazkian Alfredo IRUSTA irabazlea.


GOIKO ARGAZKIAN, MENDIGORRITIK GORA, ALFREDO IRUSTA
BEHEKO ARGAZKIAN, 1967ko FROGA ANTIGUATIK IRTETEN



  DIARIO VASCO (1967/03/07 KALERATUTA)

Beste froga bat 1968ko abenduaren 22an ospatu zen, domekan. Berau ere Bergarako txirrindulari taldeak antolatu zuen "con la colaboración del alcalde chirrindulari de la villa Ignacio Lete". Gipuzkoako txapelketa barruan Espainiako txapelduna ere bazen Jose Maria Gonzalezek berriro jantzi zuen Gipuzkoako txapela Antzuolan. "Milaka" etorri omen ziren karrera ikustera, bai Araba eta bai Bizkaia aldetik ere etorrita. 36 txirrindularik hartu zuen parte. 20,480 kilometroko zirkuitu ederrari ematen zizkioten bueltak (Mendigorri eta Irimogoienean ibiliz), eta ordubete eskaxean ailegatu zen lehena.
 

LA VOZ DE ESPAÑA (1968/12/24 KALERATUTA)
DIARIO VASCO (1968/12/24 KALERATUTA)

Geroztik ez da herrian ziklo-krossik antolatu, gure informatzaieek esaten dioskutenez. Agian urteren batean; nork daki!

ITURRIAK (HEMEROTEKA):
  • DIARIO VASCO EGUNKARIA.
  • LA VOZ DE ESPAÑA EGUNKARIA.

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07