blogak

Irinmodo (1307-2017)

ZIKLO-KROSSa ANTZUOLAN (1966-1967-1968)


Hoja de Lunes egunkaria (1966/03/07)

Txirrindularitzak izan eta du zaletasuna Antzuolan. Lehendabiziko txirrindulari txapelketa Errepublika garaian antolatu zen, 1933an. Gero ugariak izan dira gaur arte herrian eginiko lasterketak. Honetan, baina, desagertuta dagoen espezialitate baten inguruan hitz egingo dugu labur: ziklo-krosaz. 1960. hamarkadean ospatu ziren herrian lasterketa batzuk, eta garaiko egunkarietan ere agertu zirenak. Horren lekukotza dakargu, beraz. Guztira 3 dira Antzuolan ospatutako ziklokrossak:

La Voz de España 
(1966/03/08)

Lehena, 1966ko martxoaren 6an ospatu zen. Bergarako txirrindulari zaleen elkarteak antolatu ere. Antonio Barrutia zenaren azken karrera izan zen, eta bukaeran omenaldi bat ere eskaini zitzaion. Aldi berean urte hartako azken karrera ere izan zen Antzuolakoa. Jende asko elkartu zen herrian, tartean nazional mailako ziklo-krosseko tadekideak. 15,2 kilometroko luzera zuen karrerak, lokatzez betetakoa izan zen, eta Antonio Barrutiak irabazi zuen, ordubete 8 minutu eta 45 segundu egin ondoren; bigarren, Jose Martinez, bi segundura bakarrik; eta hirugarren, Manuel Nava, irabazlearengadik lau segundura. lasterketa bukatu ondoren, eta herriko txistulariak lagun zituela, Arin jatetxera joan ziren denak. Orduko alkatea zen Jose Iñurrigarrok, berriz, oparia eskaini zion.

1967ko martxoaren 5ean ospatu zen, domekan, "nacional" mailakoa zena. Irabazlea Jesus Gonzalez izan zen, Alfredo Irusta aurretik. Baina baita Jose Martinezen aurretik ere. Azken honek Antzuolakoa irabazi nahi zuen eta, hala, espezialitateko txapeldun bihurtu. Baina ez zen horrela izan, eta bere arerioa zen Alfredo Irustak, bigarrena izanik, 20 lasterketa omen zituen "challenge" nazionala eskuratu zuen. 12 kilometro pasatxo zeukan zirkuituan egin zen lasterketa (Mendigorri, Irimoegi azuoa, Antigua auzoa), Bergarako txirrindulari taldeak antolatuta. Oso eguraldi txarra egokitu zen lasterketa egunean.


















LA VOZ DE ESPAÑA (1967/03/07 KALERATUTA). Argazkian Alfredo IRUSTA irabazlea.


GOIKO ARGAZKIAN, MENDIGORRITIK GORA, ALFREDO IRUSTA
BEHEKO ARGAZKIAN, 1967ko FROGA ANTIGUATIK IRTETEN


  DIARIO VASCO (1967/03/07 KALERATUTA)

Beste froga bat 1968ko abenduaren 22an ospatu zen, domekan. Berau ere Bergarako txirrindulari taldeak antolatu zuen "con la colaboración del alcalde chirrindulari de la villa Ignacio Lete". Gipuzkoako txapelketa barruan Espainiako txapelduna ere bazen Jose Maria Gonzalezek berriro jantzi zuen Gipuzkoako txapela Antzuolan. "Milaka" etorri omen ziren karrera ikustera, bai Araba eta bai Bizkaia aldetik ere etorrita. 36 txirrindularik hartu zuen parte. 20,480 kilometroko zirkuitu ederrari ematen zizkioten bueltak (Mendigorri eta Irimogoienean ibiliz), eta ordubete eskaxean ailegatu zen lehena.
 

LA VOZ DE ESPAÑA (1968/12/24 KALERATUTA)
DIARIO VASCO (1968/12/24 KALERATUTA)

Geroztik ez da herrian ziklo-krossik antolatu, gure informatzaieek esaten dioskutenez. Agian urteren batean; nork daki!

ITURRIAK (HEMEROTEKA):
  • DIARIO VASCO EGUNKARIA.
  • LA VOZ DE ESPAÑA EGUNKARIA.
  • LA HOJA DE LUNES EGUNKARIA. 
  • Eskerrik asko Jesus "Kaxeta", Shanti Aiastui eta Joseba Lezetari.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07