blogak

Irinmodo (1307-2017)

XVI. MENDEKO HARGINAK




Gaur ez dugu lanbide edo lan jarduera honen arrastorik Antzuolan. Baina askotan gertatzen den bezala, aitzineko garaietan begiak jarri ezkero, harrituko ginateke ze garrantzitsua izan zen lanbide hau. Gu geu, sarri egiten dugun bezala, oso atzera jarriko dugu begirada, XVI. mendean, izan ere orduak ditugu hargin antzuolarren lehendabiziko aztarnak.

Halaxe, datu zaharrenetik hasita, 1498tik 1500. urtera, San Juan de Zumeta (1498), Lope de Yrala (1499), Juan de Lascurain (1500) eta Miguel de Hondarra dakusagu jo eta ke harria lantzen. Ondoren, Martin de Elormendi (1501), Niguel de Otamendi (1501), Elizarre bezala ezagutzen zena (1501), Rodrigo de Iribe (1506), Juan de Urrixa (1509), Juan Madariaga (1509), Martin de Eyzaguirre (1507), Juan de Urrissarri (1509), Martin de Lizarriturri (1511), Pedro de Azkarate (1512), Juan de Arimendi (1512), Pedro de YƱurrigarro (1514), Pedro de Echenagusia (1542), Pedro de Ybarra (1560), eta Domingo de Aguirre (1563) dira antzematen ditugunak, auretako asko, ziur asko, Errukizko Amaren parrokia berrian ere lanean ibiliko zirenak.