"VEZINDAD": ESTEBAN DE LIÇARRITURRI (1552)
Ez gaur bakarrik, baizik eta Antzinako erregimenean ere hainbat kategoria sozial bereizten ziren. Aberastasun-mailaren arabera, bizilagunen kategoria zatitu eta mailakatua zen, eta eskubideen zati bat, politika mailakoak behinik behin, desberdin gozatzeko. Baina horretaz disfrutatzeko aitortza bat beharrezkoa zen edozein giza-semearentzat, batez ere goi karguren bat hartu edo zeregin garantzitsu bat esku artean baldin bazegoen. Hori da dokumentu honetan agerian dagoena: ESTEBAN DE LIÇARRITURRIren AUZOTASUNA eta AITORTZA; zertarako eta, goi mailako lanbideak bereganatu eta disfrutatzeko. Ikus dezagun nolakoa zen auzotasun eta aitortza lortzeko prozesu hura.
1552ko martxoaren 9an gaude: 
"Marzo 9 de 1552. Vezindad para Esteban de Liçarriturri"
Esteban merkataria zen, arropa zuriko tratularia ("mercader, tratante en lençeria"). Eta jakina, erresuma eta jauregi askotara mugitu behar izaten zen bere merkantziaren salerosketetarako, eta horretarako beharrezkoa zuen herri edo auzotasunaren agiriren bat, non justifikatzen den nongoa den, zein herri eta probintziakoa den. Alegia, adieraziz nola Antzuola eta probintzia bera "estan sitas dentro de las doze leguas de los reinos de Françia y Nabarra". Hala, hori aitortzeko, dokumentu bat eskatzen dio herriko alkateari bere jatorriaz informazioa notarioaren bidez jasotzeko.
Halaxe, alkate eta notarioaren aurrean aurkeztu zituen bere lekuko batzuk: San Joan Saez de Bidaurre eta Pedro de Ayçaga e Joan de Jauregui. Alkateak, ondoren, zin egitea eskatu zien bakoitzari beraiek eskaintzen zuten informazioa egiazkoa izango dela ziurtatu nahian. Hauek, berriz, "dixieron sí juramos e amen de dezir la verdad".
Hala, 61 urte zeuzkan ("más o menos") San Joan de Bidaurrek esan zuen ezagutu zituela Estebanen gurasoak, eta antzuolarrak ("vezinos y naturales") zirela biak. Gauza bera 72 urte ("más o menos") zeuzkan Pedro de Ayçagak. Eta baita 45 urte ("más o menos") zeuzkan Juan de Jaureguik.
Horrela, alkateak eskatu zion notarioari esandakoa har zezala eta horren guztiaren fede eta testigantza eman ziezaiola Estebani, eta halaxe sinatu zuen dokumentua Bergarako alkatea zen Andres Martinez de Arozteguik ("alcalde ordinario de la dicha villa de Vergara y su jurisdiçion").



Iturria: