blogak

Irinmodo (1307-2017)

UZARRAGAKO PARROKOAREN APAIZ LAGUNTZAILEAREN TESTAMENTUA (1575)


Uzarragan kokatuta zegoen Elutsa baserriko Martin Elusaren testamentua dugu honetan hizketagai, 1575eko abuztuaren 5ean egin zuena, eta bertan bere arreba zen Marina izendatu zuen ondasunen oinordeko.

elutsa baserria bilaketarekin bat datozen irudiak ELUTSA/ELUTZE BASERRIA. ATZEAN UZARRAGA

Testamentu hartan, zera eskatu zuen, besteak beste, azken borondate gisa aipatutako Martinek:

  • Uzarragako eliza parrokialean zuten hilobian sartzea: "en la sepultura que en ella ay distinada, señalada y apartada para los curas benefiçiados y clerigos de la dicha yglesia"
  • Aldi berean, "que la Cofradía de la Caridad", izan ere bertako kofrade baitzen,  ogia eta argizariaz urtean zehar otoitzaldiak egiteko, "segun se acostunbra hazer a los otros cofrades... mis hermanos" (bai Antzuolako parrokietakoei baita Bergarako Oxirondokoei ere).
  •  Hilda gero, nire arreba den "freira"k (eliza zaintzen arduratzen zen emakumeak) bederatzi meza enkargatu zitzala eskatu zuen, eta horren truke ordaintzea ohikoa zena.
  • Beste hamabi meza ere 12 apostoluen izenean.
  • Beste 60 meza "por descargo de mi conçiençia"...
  • Uzarrragako, Antzuolako, inguruko eliza eta ermitetan, baita Elosuko San Andres eta Bergarako San Migelen ere "sendas misas rrezadas"...
  • (...)
Adierazten du, bide batez, badela lau hilabete gaixorik dagoela ohean, eta beste zerbait egiteko balego, bere arreba den Marina arduratu zedila behar dena egiteko.
    Behin hasierako azalpenak eman eta gero, bere zorrak zein hartzekoak adierazi zituen Martinek. Esate baterako:
    • Bere anaiari (Domingori) zor ziona: zortzi dukat. Joan de Hegigureni, zortzi erreal; Julian de Madariaga, arotzari, beste zortzi erreal... Miguel Lopez de Billaverderi, "boticario, aya dado de medeçinas para mi de su botica en la presente enfermedad...".
    • Hartzeko, berriz, Francisca de Çavalak zortzi dukat; Joan de Lascurain suso, zortzi erreal; Joan de Liçarriturri Arimendi zortzi erreal "prestados, seys dellos el dia del desposorio de la hija de Joan de Aranguren" ... Hana Joaniz de Lapaça 28 erreal...
    • Oraindik bere aita ere bizi zenez, hau agindu zuen hilzorian zegoen bere semeak ere: "Yten, mando a Joan de Helusa, mi padre, los dos biveros de mançanos que tengo, el uno en las tierras de la casa y caseria de Helusa y el otro en la tierra y heredad de Yturrioz, y todos los frutos que este presente año a mi me perteneçieren...".
    Esan dezagun testamentu hau Uzarragako parrokiaren etxean idatzi zela; eta esan bezala, 1575eko abuztuaren 5ean. Letra dotorez idatzita dago.

    HAUXE DOKUMENTUA

     
    ----------------------------------------------------
    ITURRIA:
    Titular: Euskadiko Artxibo Historikoa - Archivo Histórico de Euskadi
    Fondo: Archivo de la Casa de Ozaeta
    Fecha: 1575.08.05
    Descripción: Testamento del bachiller Martín Abad de Elusa, coadjutor de las iglesias parroquiales de San Juan de Uzarraga y Santa María de la Piedad de la universidad de Anzuola, jurisdicción de Bergara.
    Sección: Casa de Ozaeta
    Sub Sección: Elusa
    Legajo: 1
    Número legajo: 9
    Copyright: © Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco * Euskadiko Artxibo Historikoa - Archivo Histórico de Euskadi

    jatorrizkoa ikusi

    2013-2021
    Blogetan! Blog izarren bila

    AZKUE FUNDAZIOA
    Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
    Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07