blogak

Irinmodo (1307-2017)

UZARRAGAKO LEHENDABIZIKO TXIRRINDULARI IGOERA ARGAZKIEN BIDEZ (1961)

 2020an ospatu ez zen igoeraren kartela.

Aurten (2021) egin da "Uzarraga igoera". Lehendabizikoa, berriz, 1961ean egin zen. Ez da urtero egin den froga bat; ezta 2020an ere (kartela), ditxosozko COVID pandemia tartean 

2021ekoa ospatu bada ere, ekainaren 13an izan da, iparraldetik zein estatu mailatik etorritako txirrindulariez ere osaturik.

Badakigu lehendabizikoa ere nola egin zen: zenbat denboran, zenbat kilometro, zenbat txirrindulari, zein izan zen irabazlea ere ...

Antzuolako Udalak (edo hobeto esanda, une hartan txirrindulari afizio handikoa eta aldi berean herriko alkatea zen Jose IƱurrigarroren ekimenez) eta Bergarako Kirol Taldeak antolatuta ospatu zen 1961eko urriaren 8an (domekan) lasterketa hau. Dena esatearren, froga honen bultzatzailea, baina, bergararra zen Honorio Agirregabiria izan omen zen, dirudienez Uzarraga asko maite zuena, batez ere bere eliza eta ingurua, garai bateko tenplarioekin lotzen zuelako. Beraz, inguru oso esanguratsu horretan erabaki zuen txirrindulari froga hau antolatzea.

Jubenilen froga izan zen lehen hura. Motza: 42,5 kilometro (gaur 67 kilometro). Beraz, ez zuen luze iraun karrerak, 20 minutu pasatxo eskax (21:19). Denbora horretan ailegatu zen lehena, Juan Elorza, Touring taldekoa, batanaz beste 39,5 kilometro orduko eginez. Errenteri, Eibar, Arrasate, Hernaniko ... txirrindulariek ere hartu zuten parte. Ez asko: 22k. Tartean gerora txapeldun handia izango zen Txomin Perurenak, igoeran zorte handirik izan ez bazuen ere.

Arratsaldean, baina, 12 onenek beste froga bat egin zuten. Beraz, egun borobila izan zen ordukoa. Izan ere, 1962an berriro antolatu zen froga. 

Hemen garai hartako argazkiak:





ITURRIAK:

Argazkiak: Bergarako Udal Artxiboa: Toribio Jaurego Fondoa


jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07