UZARRAGAKO ESKOLIA
“Josemari zan maistrua, eta Uzarragako oroitzapenak oso polittak dauzkat. Jolasa elizpian egiten giñuan. Maisuak batez be letra oso ondo erakusten zozkun, solfeua be bai, astian birrittan-edo egiten giñuan, organilluakin batera. Hortik aurrera eskribitzen, leitzen eta dibisioa bittartian, matematika be ematen zeban (“suma, resta, multiplicar eta dividir”). Gero problemak-eta Maristetan hasi giñan. Euskaraz egiten giñuan, eta neska eta mutillak batera ibiltzen giñan. Jende asko eskolan. Txangalatik hasitta. Lehen esan doten bezala 6 urterekin hasi nintzan Uzarragako eskolian eta lau urte egin ondoren joan nintzan Maristetara, eta han beste lau urte egin nittuen, bai, gutxi gorabehera. Gezurra emoten dau, baina ni neu be 200 bat metrora kalian neukan eskolia, baiña Uzarragan hasi nintzan. Eta ez dakitt zergatik. Baiña orduan pasatzen zan, baserritarrendako jaztetxia egoten zala herriko hainbat etxetan (Bazterretxen, Iñarrekuan, Arbenian Lizarragakoak). Gure etxian be egon zan, etxe ostian, eta barruan be, batez ere Uzarraga eta Txangalakoentzat, neguan-eta arropak eta lokatzaz betetako oiñetakoak aldatzeko. Don Isidro abadea eta maistrua berriz barruan, sukaldian eta, ate aurrian. Harek ba beste kategoria bat zeukaten. Orduan, ni txikixa, maistruak esaten zoztan: -Hi Matio, hi Uzarraga etorri behar haiz eskolara. Eta hala bukatu neban bertan. Uzarragako eskolara be joaten zien Lizarragako batzuk, Uzarraga partekoak ziren baserrikoak. Gu agostuaren 15ra bittartian-edo ez giñuan oporrik izaten, eta kalian, berriz, San Juanetarako oporretan zeen. Oroitzapen onak dauzkat. Esate baterako, San Juan egunerako zuloa guk egiten giñuan, maistruak esanda. Gogoratzen naiz 1940 edo 1941ian haize ikaragarrixa egon zala eta Uzarragako intxaur handixak bota zittuela. Bertan moztu zittuen santanderinoak. Gero, beste intxaur batzuk sartu genittuen. Sartu aurretik maistruak esan zozkun zuloa egiteko eta bertan gure izenekin eskribidutako paper batian sartzeko botilan, eta egindako zuloan lurperatzeko eta tapatzeko. Oiñ botata dae intxaurrak, baiña gaur ur albergia dagoen ingurutik behera joanda dagoen arbel baten inguruan egon ziren esandako intxaurrak. Botilla han egongo da ondiok. Doktriña be erakusten zozkun maistruak, euskaraz, eta Maristetan hasi giñenean (Berriotxoan), antzuolarra eta orduan marista be zan “hermano” Carlosek barkatu egin zozkun doktriña. Zazpi urtekin komunixo txikixa eta handixa berriz parrokixan egin neban, baiña doktriña guztia euskaraz. Kalean, berriz, dena erdaraz”. UZARRAGAKO MAISUARI OMENALDIA ETA ITURRIAREN INAUGURAZIOA.
UZTAPIDE BERTSOLARIA ETA JOSE MARI AGIRRE MAISUA.
1965/07/18