blogak

Irinmodo (1307-2017)

UZARRAGAKO BIGARREN IGOERA (1962)

"Modesto Malvar, orensano residente en Eibar, se impuso al trío Elorza-Perurena-Blanco. Éxito de esta escalada, que tiene un gran futuro". Halaxe izendatzen du garai hartako UNIDAD egunkariak Uzarragan ospatu zen bigarren igoeraren kronika. 

Martxoaren 25ean ospatu zen. Antolatzaileak, berriz, Bergarako "Deportivo" koak eta Antzuolako Udala eta Danok Bat elkartea. Aldaketa batekin zetorren, hala ere, lasterketa: lehen urtean edo igoeran gazteei zuzenduta bazen ere, orain bigarren mailako afizionatuek hartu zuten parte.

 

Irteeran 39 txirrindulari elkartu ziren herriko plazan. Motza zen lasterketa: Bergarara joan etorria eta Uzarragako igoera. Irabazleak (Modesto Malvar)  21 minutu eta 55 segundu egin zituen. Ondoren Juan Elorza (21 m. eta 56 s.) eta, hirugarren, Domingo Perurena (21 m eta 57 s.).
 







MODESTO MALVAR, IRABAZLE.

ITURRIA

  • Bergarako Udal Artxiboa. Toribio Jauregi fondoa
  • UNIDAD egunkaria (1962/03/26).

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07