Antzinako Zumeltzegi dorrea edo Oñatiko Kondearena(Lopez de Gebara). Oñati
Oñatiko Kondeak 1307an egindako dokumentu baten kopia bat duzue eranskinetan doana, eta 1491ekoa da. Aldi berean interesgarria antzuolarrentzat, izan ere lehendabizi idatzita agertzen zaigu dokumentuetan "Uzarraga".
Honen bitartez, garai hartako erregea zen Fernando IV.ak eman zizkion Oñatiko Kondea zen Beltran Yañes de Guebarari ("que nos avemos en tierras de Guipuzcoa que son estos que seran dichos"): Uzarraga, Arriaran, Soreasu eta Zarautz patronatuak (edo monastegiak, dokumentuak dioskun bezala). Horrekin batera bertan bizi zirenak eta mendiak, zelaiak, errekak ...
Uzarraga eta Elutsa/Elutze baserria, gaur desagertuta.
Dena dela, badaude aditu batzuk esaten dutenak eskumen hau faltsua ere badela. Kontuak kontu, baina, Uzarragari betidanik aitortu izan zaion antzinakotasuna baieztatzeko ere baliagarria izan daitekeena.
Honatx aipatutako dokumentua:
Iturria:
Titular: Archivo de Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca. Fondo: Colección Juan Carlos Guerra. Fecha: 1305-06-22. Descripción: Fernando IV concede privilegio de los Patronatos de Uzarraga, Arriaran, Soreasu y Zarauz a Beltran Yañez de Guevara, señor de Oñate. 1. Traslado hecho en Oñate por el ecribano Rodrigo Ibañez de Iturbe el 05-09-1491. 2. Transcripción de Juan Carlos de Guerra. Sección: Colección Documental. Sub Sección: Archivo Báñez de Artazubiaga (Arrasate-Mondragón). Serie: Archivo de la Casa de Báñez de Artazubiaga. Signatura: 4119. Inventario Fuente: Inventario de la Colección Juan Carlos Guerra / Euskaltzaindia. - Euskaltzaindia: Bilbao, 1983. Ejemplar mecanografiado.