blogak

Irinmodo (1307-2017)

UREN ERABILERA ARAZO (1806)

"Plano topográfico del río Antzuola, desde su confluencia con el arroyo de Lizarraga hasta la casería de Egueribar y el puente de Arizti". Hala izendatua da azpiko planoa. 

Bere atzealdean zera dago idatzia: «Concluyose este Plan topografico por los Arquitectos y Peritos d[o]n Joaquin/ Ygnacio de Zunzunegui, y d[o]n Miguel Antonio de Jauregui en esta villa de Anzuola/ oy siete de junio de mil ochocientos u seis, y lo firmaron, y tambien yo el Recep/ tor Comisionado=/ Joaquin Ygnacio de Zunzunegui (rúbrica)/ Miguel Antonio de Jauregui (rúbrica)/ Genaro Garcia (rúbrica)»:

Plano honen aitzakia errotek (Errotaberri, Bidaurre eta Igeribar) erabiltzen zituzten uren erabileran datza. Eztabaida honen arrazoia Errotaberri edo Altzarte errotak urak erabiltzeko zuen joera, Bidaurre eta Igeribar erroten kalterako.

Errotaberri edo Altzarte errota tolosarra zen Hipólito Luis de Ozaeta Berroeta jabetzan zegoen une hartan (1806) , nahiz eta Maria Antonia Elguini eduki arrendatuta. Hipolitoren enkarguz-edo egindako planoa duzue hemen aurkezten duguna. Antonio de Mujika (Bidaurre) eta Manuel Murgia (Igeribar) omen ziren beste errotariak eta kasu honetan kaltetuak.

Planoa oso interesgarria da , dagoeneko herriko paisaiatik desagertutako hainbat etxe, errota ... ikus daitezkeelako: Udala baserri aurreko urtegia, Bidaurreko errota, ... Aldi berean interesgarria da erregebidearen edo Frantziara zihoan bidearen norabidea, Igeribar eta Bidaurre erroten gainetik antzeman daitekeelako. 

Eta beste hainbat bitxitasun atera dezakeenak bakoitzak. Aztertu arretaz!!!






Iturria
  • Signatura: ES.47186.ARCHV//PLANOS Y DIBUJOS,DESGLOSADOS,879

  • Fecha Creación: Conocida 1806-06-07, Antzuola (Guipuzkoa).

  • Código de Referencia:  PL CIVILES,CEBALLOS ESCALERA (F),CAJA 3619,1.








jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07