blogak

Irinmodo (1307-2017)

UR-ZOZOA ETA MARTIN "ARRANTZALEA"

Ur-zozoa errekan

Astindu onak izan ditu, edo hobeto esanda, ari da izaten herriko erreka nagusiak autobia eta AHT obrak direla medio. Hala ere,   Antzuolako errekak egoera ekologiko "onean" daudenaren seinaleak edo indikadoreak egon badaude. Gaur, adibidez, txori biri erreparatuko diegu; agian sarri ikusi dituzunak: ur zozoa eta martin "arrantzalea".

Lehena, oso azkar, urduri ez esatearren, ibiltzen da erreka ertz batetik bestera, eta Antzuolan sarri ikusteko aukera dugu. Urteren batean herriko plazan txori kumaldiren bat izan  duelakoan ere jakin izan dugu. 

Kutsatu gabeko urak nahiago izaten  dituenez, erreka baten uren garbiaren bioadierazle bihurtu da. Bere lumadia nabar iluna da eta papar zuriarekin. Tamaina txikikoa da, 18 zentimetroko altuera eta 30eko zabalera hego baten muturretik beste hegoaren muturreraino.


Ustekabean urperatzen den horietakoa da, bataz beste, 3 segundotan urperatzen da, baina ahlbideratuta dago urpean 30 segundoz egoteko. Intsektuak, ibai ohantzeko harri koskorrak irauliz aurkitzen ditu (begiratu Antzuolako errekan ateratako argazkiak).


Archivo:Kingfisher eating a tadpole.jpg
Ez da erraza, berriz, Martin "arrantzalea" ikustea. Aspaldi honetan desagertuta dago gure erreketatik, ez bada behin edo behin, beste nonbaitetik, egiten dituen sartu irtenak direla eta. Duela hilaabete-edo ikusi genuen herriko errean, ziztu bizian pasatzen.

Kontuak kontu, beraz, gure erreken osasunaren gorabeherak adierazteko bi hegazti paregabe dira biak. Zain ditzagun!!!



jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07