blogak

Irinmodo (1307-2017)

UDALERRIKO MUGARRIAK ZAINTZEN: ANTZUOLA-BERGARA

Herriko udala eta Arrolaren arteko lankidetzarekin jarraituz, aurreko zapatuan (2021/04/17) herriko mugarrien zati bat aztertzeari ekin zitzaion. Helburua, Landarraitz azpian dagoen Marizelaieta izeneko mugarri eta ingurutik hasi eta Misora bitartekoak ikuskatzea. Hau da 40 (Marizelaieta), 39 (Astoaga, I), 38 (Astoaga, II), 37 (Astoaga III), 36 (Astoaga IV), 35 (Astoaga V), 34 (Azaldegieta, I), 33 (Azaldegieta II), 32 (Trukarriaga-Aumategi), 31 (Gurutze-Txiki I), 30 (Gurutze-Txiki II), 29 (Iturriozpe), 28 (Kortatxo sakon I), 27 (Kortatxo sakon, II) eta 26 (Mixo) mugarriak. Marizelaietako mugarria izan ezik, honek bat egiten duelako OƱati, Bergara eta Antzuolarekin, gainontzekoak Bergara udalerriarekin partekatzen dira.

 

 













MUGARRIA BERRESKURATZEN ETA INGURUA TXUKUNTZEN

Ibilbidearen helburua, bada, mugarrien egoera fisikoa ezagutzea, eta tartean katalogatu gabe edo jarri berrien datu eta neurketa jasoketa ere egitea izan da. Eta nola ez, bide batez, inguruak garbitu, mugarriak hobeto ikus daitezen hemendik aurrera. Tartean ere koordenadak jaso behar izan dira, ondoren GPSarekin mugarriak errazago aurkitzeko.Baina bide batez, denboraren poderioz, eta erabilera okerren ondorioz, ezkutuan geratu direnak ere azaleratu eta zuzen jarri ditugu. Esate baterako 29. mugarria; Iturriozpeko mugarria. Hementxe dituzue argazkiak eta bideoa ikusteko nola aurkitu eta zuzen jarri dugun. Baina egiari zor, etxeko lan guztiak egin barik jaitsi gara kalera, 27. mugarria, Kortatxo sakon II izenekoa, ez genuen aurkitu eta. Beraz, beste egunen batean bueltatu beharko gara. Hala ere, lan polita, bitxia eta erakargarria egin dugu, nahiz eta bide gabeko zein sasi asko dauden inguruetan ibili behar izan. Izan ere, guk geuk ez badugu zaintzen ingurua, nork zainduko digu bada gurea den udalerria!

  GALDUTAKO 27. MUGARRIA, "KORTATXO SAKON II", AURKITUTA!

  ITURRIA:

  • https://photos.app.goo.gl/SFx1AswPzWrURo4o6 (ARROLA MENDIZALE ELKARTEA)

 


jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07