blogak

Irinmodo (1307-2017)

TOBERAK


Diario Vasco egunkarian, 1964ko ekainaren 26n Manuel Lekuonak argitaratutako albiste baten bueltan dago gaurko atala.

Txalaparta-toberak izenburu bezala daukan artikulu honek nahasmenerako ere bada, izan ere bata zein bestea bi musika-tresna ezberdinak dira, nahiz eta alderdi batzuk antzerakoak diren.

"Tobera" bi lagunen artean airean edukiz jotzen den euskal musika tresna da, txalapartaren antzerakoa. Metro eta erdi luzerako burdinezko palanka edo hodi batek osatzen du eskuarki. 

Berau jotzeko metalezko 30 zentimetro luzeko lau haga erabili ohi dira, bat esku banatan. 

Batzuetan, palanka joaldiarekin tartekatuz, bertsolariak koplak abesten ditu, bai toberaren bertso propio zaharrak, bai saio horretarako prestatutakoak edo bat-batekoak. Festa-giroan jotzen da, ezteietan nagusiki edo "karobi ezteiatan".

IRINMODO (1307-2020): GARIA ANTZUOLANSarasketa baserrian garia mozten (1984)

Antzuolan ere jotzen omen zen garai batean. 

Manuel Lekuonak dioskunez "se tocaba en la cena de la `garapaita´ cuyo nombre procede de `garo-ebagi´ o corta del heñecho, aunque la pantagruélica cena también tenía lugar en el cocido de una calera". Bidainian ere antzera egiten omen zen.



Kontua da Antzuolan ere bai egiten zela senitartean eta lagunen artean afari bat, baina garia ereindakoan. Horri berriz, "galaparia" deitzen zitzaion (Juan Francisco Jauregi, Sarasketa).
 JUAN MARI BELTRAN tobera jotzen. 
 Iturria. WIKIPEDIA. By Donostia-San Sebastián 2016 - https://www.flickr.com/photos/sansebastian2016/7214696034, CC BY 2.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=29769727


Iturriak:

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07