SHANTI ETA PEDRO: TXISTULARI ETA DANBOR-JOLEARI OMENALDIA
Udal agiria
Shanti Solagaistoa eta Pedro Igarzari egin zitzaien herri omenaldia 1957ko urriaren 13an Antzuolan: "ambos componentes de la banda municipal de chistularis de esta villa".
Shantik "urrezko eztaiak" (50 urte) egin zituen herriko txistulari gisa, eta danbor-jole zen Pedro Igarzak, berriz, jubilazioa hartzea tokatu zitzaion.
Herriko udalak bat egitea erabaki zuen omenaldiarekin, 1957ko irailaren 14ean udalbatzarrean hartutako erabakiaren arabera (goiko dokumentua).
OMENALDI EGUNEAN BERGARA, OÑATI eta ZUMARRAGAKO TXISTULARIEKIN BATERA
Egun horretarako ere Boni Laskurainek txistu partitura bat, Luis Aranburuk egindako armoniarekin, idatzi zuen : "Dedicado a mis amigos Santiago Solagaistoa y Pedro Igarza, txistularis municipales de Anzuola, en el día de su homenaje".
Partitura hau Bonifacio Laskurainek idatzitako bilduman dago: "Colección de 100 piezas para txistu: pasacalles, zortzikos, biribilketas, obra de concierto" .
Danborjolea zen Pedro Igarzaren zeregina, baina, ez zen txistu kontzertuetan soilik jotzea, baizik eta herriko alkateak hala aginduta, baita bandoak iragartzeko zereginetan aritzea ere (beheko dokumentua):
Pedro Igarzari egindako lanengatik ordaindutako udal agiria
Ezkerraldean, Shanti Solagaistoa, Eloy Igarza eta bere aita zena: Pedro Igarza.
Omenaldi egunean saio bereziak egon ziren: herriko dantzariak izandakoen saioa, bertsolariak... eta opariak (azpian hrren agiria).
OMENALDI EGUNEKO GASTUAK
Aldi berean opari bat behintzat egin zitzaion Santi Solagaistoari: "Recuerdo de sus paisanos con motivo de las bidas de oro como txistulari. Anzuola 13.10.57".
Esan bezala, izandako herriko dantzariek ere eskani zituzten dantzak, omenduen alde.
Shanti Solagaistoaren danbor eta danbolina
BONI LASKURAINEK IDATZITAKO TXISTU PARTITURA
BITTOR ARBULUK SANTI ETA PEDRORI BONI LASKURAINEK ESKAINITAKO TXISTU-PIEZA JOTZEN