SAN JOSE KOFRADIA edo ANAIDIA
"Libro de la Cofradia de San José.
Dió principio el año de 1799 y se concluyó en 1818".
Ez dugu jakin izan benetan noiz sortu zen kofradia edo anaidia hau, ezta noiz desagertu zen ere, bata zein besterako informazio iturririk ez dugulako. Bai, ordea, tartekoa ezagutzeko, izan ere badugu udal artxiboan kofradia honen liburu bat, non zehazten diren zeintzuk diren bere egitasmoak eta urteko gorabeherak.Datu zaharrenek 1771era garamatzate, eta lapurreta baten berri ematen digute, kofradiak parrokian zeukan diru guztia desagertu zelako. Ez zen azkena ere izango.Beranduago, 1795ean, orduan frantsesok Antzuolan zabiltzatela, eta herrian egindako erailketa eta lapurreten artean, kofradiak herriko parrokiaren artxibo kutxan zeukan dirua lapurtu eta bertan zegoen liburua ere erre edo lapurtu zutelako. Oso garai gogorra izan zen hura Antzuolarentzat.Beraz, XVIII. mendean zehar-edo sortutako kofradia edo anaidia izan liteke “Cofradía del Glorioso Patriarca San José” izenekoa.San Jose kofradia, beste askoren bezala Euskal Herrian, mutualidade antzerako herritar batzuen arteko elkarte bat zen, hiletarako eta ondorengo oinordekotzako babes eta asegurantza bidea bermatu ahal izateko. Deboziozko eliz zaindari baten menpean osatzen ziren, eta ahaide bakoitzak urtero emandako kuota baten bitartez gainontzeko nahiz norberaren hileta elizkizun eta hilobiratze duinak bermatu nahi izaten zituen.Antzuolan kofradia ugari izandako herria da. Eliz agirietatik ezagutzen ditugu. Ez dakigu egon ziren guztiak diren, baina, batzuk, oso zaharrak eta luzez iraun zutenak. - Errukizko Amaren parrokian: Garbikundekoa (1547-1749), Vera Cruz-ekoa (1567-1930), Arrosario Ama (1586-1914), Caridadezkoa (1598-1883), Anima (1730-1956), Asiseko San Frantzisko (1908-1930), San Luis Gonzaga (1913-1952), Inmaculada (1925-1952), Mariaren Alabak (1929-1967), Jesusen bihotza (1889-1950), Acción Católica (1889-1950).
- Uzarragan, berriz: Vera Cruz (1902-1930), Anima (1730-1956), Arrosario (1703-1730).
Esan beharrik ez dago, zaindariaren egunean, San Jose egunean (martxoak 19), abestutako meza egiten zela. Dena dela, urteko beste hainbat meza ere ematen ziren, eta horietan gastatutako kandelak ere kofradiaren esku egoten zen.
Gertatzen zen sarri ere, aurrez erabakitako kuotak ez ordaintzea jendeak , eta orduan anaidiatik atera egin behar izaten ziren.
Errukizko Amaren parrokian San Jose izeneko aldarea-edo egon zela, beste santu batzuekin, badakigu. 1835-36ko deskarguetan adibidez(baita beste batzuetan ere) zera irakurtzen dugu: “Diez y siete reales y medio por importe de las velas gastadas en los días clásicos en el altar de San José”. Datu orokor hauen ondoren, joan gaitezen kofradia honen inguruan esku artean daukagun liburu bakar hau aztertzera, bertatik xehetasun batzuk ateraz.
San Jose, Antzuolako parrokian
Lehendabizi bertako kofradien protagonistekin hasiko gara, ustez gehienak-edo izango zirenenak: Pedro de Aguirre, Manuel Angel de Mendiola, Juaquin de Irala, Thomas de Unanue, Juan de Pildain, Bautista de Idigoras, Juan Bauptista de Mujica, Jose de Ochoategui, Martin de Jauregui, Pedro de Cortabarria, Juan Francisco de Arizti, Andres de Aguirrezabal, Juan de Narbaiza, Melchor de Larrañaga, Sebastian de Iturbe, Ignacio de Errazua, Manuel de Zabaleta, Miguel de Idigoras, Antonio de Uzelay, Jose de Pildain, Ignacio de Jauregui, Domingo de Azcarate, Prudencio de Jauregui, Domingo de Ezpeleta, Jose de Leturia, Melchor de Antia, Juan de Jauregui, Simon de Azcarate, Jacinto de Urreta, Antonio de Ugalde, Lorenzo de Ugalde, Miguel de Aguirre, Manuel de Ecenarro, Juan Bautista de Azcarate, Jose de Aguirre, Francisco de Lamariano, Tomas de Lascurain, Luis de Zabalo, Jose Juaquin de Mugica y Blas Ignacio de Mugica. Denak antzuolarrak.
DIRU SARRERA ETA IRTEERAK
Liburuaren hurrengo lerroetan, Errukizko Amaren parrokian eratutakoa San Jose Kofradiako (“Cofradía del Glorioso Patriarca San José”) kofradeek adierazten digute bazutela parrokiaren artxiboan kofradiaren 6720 erreal (de vellón), aurreko diruzaina zen Manuel Angel Mendiolak halaxe adierazita. Baina, abenduaren 28ko iluntzean, gaizkile eta lapur batzuk sartu zirela parrokian eta dirua gordeta zegoen artxiboa apurtuz lapurtu zutela aipatutako dirutza, ezer laga barik. Baina baita Jesusen Bihotza (“Cofradía del Sagrado Corazón”) izeneko kofradiak bertan zeuzkan beste 7320 erreal.
San Jose, Antzuolako maristek jarritako eskultura. Jarritako salaketek ez bazuten inongo ondoriorik ekarri, orduan, 4998 erreal zeuzkan bere gain Manuel Angel de Mendiolak, diruzainak… Eta Kofradia honek bizirik jarrai zezan, arau berri batzuk sortzea erabaki zuten kofradeek, eta horretarako elkartu ziren herriko udaletxean. Hala ere, 1763ko maiatzaren 13an, Santo Domingo de La Calzada eta Kalahorrako kanonikoa zen Bartolome de Callejak zioen bezala, ezin izango ziren atal berriak aldatu edo kendu berak baimena eman arte. Beraz, Pedro de Aguirre eta Manuel Angel de Mendiolari eman zieten boterea kudeaketa hori egin zezaten 1771eko urtarrilaren 17an.Horrela, San Joseren kofradeak 1772ko urtarrilaren 17an elkartu ziren herriko udaletxean. Urtebete pasata, beraz. Orduko maiordomoa zen Pedro Juan de Aguirrek hitza hartu zuen. Aipatu zuen nola 1771eko abenduaren 28an lapurtu zuten artxibotik “de tres llaves” 6720 erreal … eta zera erabaki zen:1º. 1772ko San Jose egunerako 15 erreal ematea kofrade bakoitzak, baita ondorengo bi urteetan ere, eta ondorengo urteetan 6 erreal. 2º. 270 erreal ematea hildako ondorengoei, eta baita janzteko habitoa ere.
3º. Lehendabizko hiru urteetan hildako kofradiei 270 erreal ematea, arestian aipatutako hiru urteetako 15 errealeko deskontuarekin.
4º. Hildakoen ondorengokoek kobratutako 30 errealetatik ordain zitzatela 15 erreal kofradiaren maiordomoari.
5º. Esandako guzti hau legeztatzeko Kalahorra eta Galtzadako Bikario orokorrari aurkeztea.
Halaxe, Manuel Antonio de Auetok, kofradien izenean adierazi zuen, diru zaintzailea zen Angel de Miendolak hala adierazita, bazeudela parrokiaren artxiboan 6620 erreal, baina abenduaren 28an lapurtu zituztela, eta berriro galdutako dirutza berreskuratzeko, hemen adierazten ziren kapitulu berriak onartzea eskatu zuten bertako kofradiek. Halaxe onartu ziren 1772ko otsailean 5ean, Calahorran.
1799ko martxoaren 19an, berriz, Pascual Antonio Irazabal, orduan herriko alkatea zena, alde batetik, eta San Jose kofradikoek nahiz bere maiordomoa zen Domingo de Azkarate, bestetik, elkartu ziren besteak beste hauteskunde berriak egiteko eta diru kontuen hitz egiteko.
1799ko uztailaren 1ean, berriz, Manuel Angel Mendiola, kofradiaren maiordomoa zelarik, eta Bergarara Calahorra eta Galtzadako Mateo de Aguiriano gotzaiak apirilaren 30ean egindako bisitaldian eskatuta bezala, Oñatiko herrian dagoen San Migel parrokian zegoen kapelania bateko zentsoak tartean, bere egoera argitu nahi izan zuen horren inguruan testimonioa emanez.Arestian esandako gotzaiak ere “por la Gracia de Dios y de la Santa Sede Apostolica Obispo de esta Obispado de Calahorra y Lacalzada, señor de la villa de Arnedillo del concejo de Su Magestad” aztertzen ari garen San Jose (“del Glorioso Patriarca”) Kofradiarako egindako liburu berri hau arakatu zuen, “instituida en la parroquial de Nuestra Señora de la Asumpcion (halaxe adierazita dago)la Piedad de la villa de Anzuola”. Une hartan 146 erreal eta 28 marabedi zeukan diru kutxan; izan ere aurreko kontu liburua “parece que fue robado o quemado quando la invasión de los franceses con algun caudal correspondiente a la misma”.
Hala ere, maiordomoa zen Angel de Mendiolak, handik eta hemengoarekin 1795etik gaur arte (1799), urte hartan zegoena identifikatuz, lortu zituen diruak: 977 erreal eta 4 marabedi… Beraz, aipatutako gotzaiak agindua eman zuen horren berri jarri zezatela liburu berrian, eta aldi berean urteroko deskarguak ere bai, eta guzti hori parrokiaren artxiboan gordetzeko adierazi zuen gotzaiak. Beraz, argazkian ikusten dugun liburu hau Francisco Mateo Agirianok, Calahorra eta Calzadako gotzaindegiaren ordezkariak zabaldutakoa da 1799an, ustez aurrekoa frantsesek-edo lapurtu omen zutelako.Egia esanda, harrez geroztik liburuak ez du aipamen berezirik adierazten, bakarrik urteroko deskarguak. Deskargu hauetan, adibidez, prozesuaz gain urteetan zehar izandako maiordomoen berri daukagu. Are gehiago, baita garaiko alkateen izen abizenak nahiz maiordomoenak ere. Maiordomoen artean, nola ez, Jose Ignacio Agirre aipatu behar, 1827tik 1878ra arte behinik-behin, kofradia honen maiordomoa izan zelako, eta 1829tik 1834ra baita herriko alkatea ere.Hona hemen liburuak dakarren beste hainbat informazio:
URTEA | AKTA |
1800/03/19 | San Jose eguna. Udal aretoan garai hartako Luis Antonio de Eizaguirre eta idazkaria bertan zeudela elkartu ziren San Jose kofradiakoek aukeratzeko maiordomo berria, kandelen banatzailea eta auzoetako (“Varrio de Basaalde”, “Irimoegui”, “Lizarraga”, “Uzarraga auzo”, “Varrio de Galarza auzo” “ y para la Calle”) ikuskariak edo abisuak ematen zituztenak (“abisadores”). Ondoren maiordomoak urteko kontuak (1799/03/19tik 1800/03/19ra) eman zituen. Orduko maiordomoa Manuel Angel de Mendiola zen eta berriro izan zen aukeratua beste urte baterako. |
1801/03/19 | Idem. Alkatea, Miguel de Iñurrigarro. Maiordomoa: Manuel Angel de Mendiola |
1802/03/19 | Alkatea, Manuel Azcarate. Maiordomoa: Manuel Angel de Mendiola |
1803/03/19 | Alkatea, Francisco Ignacio de Azcarate. Maiordomoa: Manuel Angel de Mendiola |
1804/03/19 |
jatorrizkoa ikusi
2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila
AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07
|