blogak

Irinmodo (1307-2017)

RSBAP eta ANTZUOLAKO INDUSTRIA BABESTU BEHARRA (1791)

Hirurak Bat.gifEuskalerriaren Adiskideen Elkarteak edo RSBA sortutako eskutitza edo dokumentua da orain dakarguna:
"Borrador de la carta a su Majestad Carlos IV, rey de España, solicitando protección a las industrias de las tres provincias vascongadas. Aproximada 1791 , Vitoria (Álava)". Esan beharra dago dokumentu honek ondare historikotzat jotzen dela,  16/1985 Legeari esker. 

(Argazkiaren iturria: By Manuel Salvador Carmona (1734-1820) - http://www.bascongada.org/emblema.htm, Jabetza Publikoa, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=4322452)


Bertan zera agertzen zaigu: 

"La Sociedad Bascongada de los Amigos del País, fundadas bajo de los auspicios de V.M. para fomentar la industria de las tres provincias bacongadas..."

Hori da Espainiako Erregeari (Karlos IVari) zuzenduta elkarte honen helburutako bat. Bertan, baina, adierazten zaio erregeari, ez dela batere sustatzen industriarik monarkian, eta sustatzen direnak zergapean bizi direla, eta atzerritarrak ekoiztutako produktuak izango balira tratauak sentitzen direla. Beraz, beharrezkoa zela  zegoen industria babestea eta sustatzea. Baina zeintzuk ziren industria horiek?

 Esate baterako:

"La fábrica de marragas de Guipúzcoa que en la villa de Anzuola y otros pueblos mantenía más de mil familias sin otros materiales que el pelo de cabra; y la lana burda del País se ve arruinada por haber gravado con el impuesto de un real de vellón a su entrada en Castilla, cada bara de este texido tan basto que no llega su valor esencial a veinte maravedís".

Hementxe gakoa. Gaur ez bezala, une hartan aduanak Ebro ibaian zeuden, eta, jakina, Gaztelara bidalitako euskal produktuak zergekin kargatzen ziren, atzerrikoak izango balira. Eta horrek ez zion batere laguntzen euskal hiru probintzietako industriari. Beraz, hori kentzea eskatzen zitzaion erregeari.


 


Marragarentzat Elkarteak zeukan interesa lehendik ere bazetorren. 1766an Adiskideen Elkarteak erregeri idatziriko entsaio batean: "Ensayo de la Sociedad Bascongada de los Amigos del Pais: año 1766 : dedicado al Rey Nuestro Señor, (Tomás Robles y Navarro. Vitoria)", zera diosku liburuaren 202-203 orrialdeetan:

"... el único texido de lana que se hace en el País es la marraga, de que se hacen las mantillas de las abarcas, los costales para el carbón, etc...".
 (Iturria: https://books.google.es/books?id=2Q-essQoEbAC&pg=PA202&lpg=PA202&dq=rela+sociedad+bascongada++y+la+industria+marraga&source=bl&ots=7yYlTFOEOe&sig=ACfU3U1vc67FtQQGi7Pq8Sa7w4eQIqfhnA&hl=eu&sa=X&ved=2ahUKEwjsr8bxhr3oAhUNA2MBHf-WCIsQ6AEwEHoECAgQAQ#v=onepage&q=marraga&f=false).

Beraz, esan genezake, orduan ere Antzuolan "industria" artesanal honek bazuela presentzia, eta, aldi berean, zetorrenarekin zubi-lanak ere egingo zituena; hots, larru-ontzearen jarduerarekin, hain zuzen ere. Izan ere, 1790ekoa dugu jarduera honen lehendabiziko aipu historikoa, azpiko argazki honetan adierazten den bezala.

IRINMODO (1307-2020): ANTZUOLAKO LARRU-ONTZEAREN INTERPRETAZIO GUNEA
FUNDADA EN 1790

ITURRIA

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07