blogak

Irinmodo (1307-2017)

RAMON MARIA DE LILI KALEAN OBRAK (1917)



Antzuolaren egungo hirigintza etenik gabe joan da eratzen, eta gaur paisaiaren parte ohi direnak, garai batean, beste era bateko egiturak osatzen zituzten. Adibidez, gaur eskola aurrean dagoen espazioa. Horren pizgarria, 1917an espazio horretan zeuden etxe batzuk botatzeko erabakia hartu zenean etorri zen, eta bide batez baita espaloia zabaltzeko ere. Esan, ondoren, 1920an, eskola berria ere (argazkikoa) inguru horretan kokatu zela.


antzuolako eskola bilaketarekin bat datozen irudiakEskolaurrean kokatzen ziren botatako etxeak

Beraz, garai hartan, 1917an, Ramon Maria Lilibezala ezagutzen zen kalean (gaur Buztinzuri dena),  Udalakerabakia hartu zuen aipatutako kalean zeuden 5, 7 eta 11 zenbakidun etxeak bota eta zabaleraz bi metro izango zuen espaloia ere eraikitzeko: “desde el ángulo Sur-Este de la iglesia hasta el camino de Zupide”, bestetik.



MARKATUTA DAGO BOTATAKO ETXEEN EREMUA. 
1917ko PLANOA DA

Etxeak botatzeko aurrekontua 2500 pezetakoa izan zen, eta ia beste 1743 pezeta espaloi berria eraikitzeko (“con asfalto de Maeztu … y piedra arenisca de Euba”). Ustekabekoak tartean, 4.643 pezetako gastuak aurreikusi zituen Udalak. Bi hilabeteko obra izan zen.

Hala, igeltsero desberdinek egin zitzaketen proposamenetarako epea zabaldu zen. Lau aurkeztu ziren, bakoitzak bere eskaintzarekin:

  • Nicolas Azkarate, 3737 pezeta.

  • Sabino Zabalo, 4025 pezeta.

  • Jose Mendia, 3640 pezeta.

  • Antonio Madariaga, 3892, 96 pezeta.

Eskaintzen arabera, Altzagakoa zen Jose Mendiari eskaini zitzaion obra, eta bera enkantean bertan zegoenez, onartu egin zuen obra.

Eta halaxe egin zen. Esan beharrik ez dago gaur, etxeak egon ziren inguruan, jolas parkea dagoela umeentzat .
Iturriak:

  • Antzuolako Artxibo Historikoa: "Planos y proyectos" karpeta


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07