blogak

Irinmodo (1307-2017)

PEDRO DE ELUSA LIZARRITURRI (1641)

UZARRAGAKO PARROKOAREN APAIZ LAGUNTZAILEAREN TESTAMENTUA (1575 ...
 ELUSA-ELUTZE baserria, gaur desagertuta, Uzarraga auzoan.

Santiago Ordenako kide izatea XVII. mendeko gizonek gehien desiratzen zituzten asmoetako bat zen, eta, beraz, ordena elitista horretan sartzea ez zen bide erraza mende honetan. 

Testuinguru honetan aurkitzen da Juan Bautista ere, une hartan Espainiako ejertzitoan kapitaina zena.

Prozesua, hala ere ez zen berdina denontzat. Noblezia altuko edo errege familiako beste kide batzuentzat gertatzen ez zen bezala, berrientzat aitortzea euren aurrekoen kristau zaharraren jatorri garbia ziurtatzea ezin zutenena asko ziren.
Santiagoko Ordenan sartu nahi zuenentzat bere lehen lau abizenetan onartu behar zuen, Espainiako odoletik forura bitarteko kaparea edo semeordea izatea, eta ez pribilegiozko kaparea, eta horren froga bere aita, ama, aitona-amona eta amonei buruzkoa izan behar zen. 

Gainera, frogatu behar zuen, era berean, ez berak ez bere gurasoek ez aitona-amonek ez zutela eskulanik edo industriarik egin. Ezta arraza edo judutar, jentil, musulman, heretiko, konbertitu, urruneko jatorri izana ere.
Bide batez esan behar dugu,  militarra zein erlijiosoa zela Santiago ordena.  Hala, Santiagoko ordenak agustindar kalonjeen araurik leunena onartu zuen.  Ordenako zaldunek pobrezia eta obedientzia botoak onartu zituzten. Hala ere, agustindarren arauari jarraiki antolatu zirenez, kideak ez zeuden kastitatezko botoa ematera behartuta, eta ezkondu ahal izan ziren.

Orden honetara sartu nahi izan zen une hartan 28 urte zeuzkaPedro Elusa eta Lizarriturri (1613/01/18an bataiatuta Errukizko Amaren parrokian). Ez zen antzuolar bakarra orden honetan sartu nahi zuena, blog honetan beste testigantzaren bat irakurri izan dugulako; Lizarriturri bera ere!

Hemen ikusten dugun dokumentazioak Pedro Santiagoko ordenean sartzeko bete beharreko oniritzi frogak adierazten dira, eta une hartan Felipe IVa zen erregearen idazkaria zen Gregorio de Tapia y Salcedok sinatuko zuena (Argazkian).
  
Iturria: wikipedia. De María Eugenia de Beer, Domingo Guerra Coronel - http://bibliotecadigitalhispanica.bne.es/view/action/singleViewer.do?dvs=1351187518051~174&locale=es_ES&VIEWER_URL=/view/action/singleViewer.do?&DELIVERY_RULE_ID=10&frameId=1&usePid1=true&usePid2=true, Dominio público, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=22376713


Dokumentazio horretan adierazten da nola idatzi ziren "16 pliegos", eta egileak Antzuolan eta Legazpian egon ziren Juan Rodriguez de Salamanca eta Antonio de Castro, "caballero y religioso de la Orden de Santiago" izan zirela. Txosten horretan ere 46 testigantza jaso zituztela adierazten da: 35 Antzuolan eta 11 Legazpian (izen ere, Pedroren amama legazpiarra omen zen). Hori bai, "gente de la mas honrrada y prinçipal que ay en dichas villas" dioskute idazleek. Aldi berean badakigu gurasoak eta aiton-amonak ezagutu zituztela galdetutako lekukoek "y dicen ser hijo de algo notorio de todos quatro costados y de las cassas y solares de sus apellidos".

Are gehiago, lekukoek esandakoa ziurra zela-edo ziurtatu nahian, "nos parecio ir a ber las dos cassas solariegas de Elusa y Liçarriturri, por ser orixen ... abiendo visto las cassas nos parecieron antiguas y calificadas".

Pena bat ez izatea garai hartako argazkirik, ezta? Nolakoak izango ote ziren XVII. mende hartan baserri bi hauek? 

IRINMODO (1307-2020) Lizarriturri armarria, Lizarriturri eta Rezola jauregian, Donostian (Frantziako hiribidean)

Pedroen aita Pedro de Elusa eta Lorenza de Lizarriturri ziren (1608/09/21, ezkonduta). Bere aitaren aldeko aiton-amonak: Domingo de Elusa eta Maria Perez de Garro ("de la casa de Garro de Legazpia"). Ama aldekoak, berriz, Esteban de Lizarriturri eta Maria Martinez de Galarza, Lizarriturri eta Galartza baserrikoak, "todas ellas casas solariegas antiquisimas"
Esan bezala, Gregorio de Tapiak eman zion dokumentu honi oniritzia eta Madrilen sinatu zen 1641eko martxoaren 23an.
Hona hemen aipatutako dokumentuaren paper-orri batzuk:








ITURRIA:
Pruebas para la concesión del Título de Caballero de la Orden de Santiago de Pedro de Elusa y Lizarriturri, natural de Anzuola.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07