PARROKIAK ZEUZKAN ETXE SALMENTA (1628)
Maria Perez Izagirrek eta Pedro Gonzalez Galardik bi etxe laga zituzten Uzarraga eta Errukizko Amaren parrokiarentzat, beren azken borondate gisa, testamentuan. Kontua da, etxearen egoeratik, eta sarritan diru sarrera baino gastu iturri izaten zirenez halako eskaintzak, Kalahorrako Gotzainak baimena eman ziola parrokietako apaiza zen Sebastian Martinez Iñurrigarrori etxeak saltzeko.Bi etxe ziren, kalean, Barrenkalen zeudenak ("calle de Barrencale"), gaur Kalebarren (Begiratu azpiko marrazkia). 
ANTZUOLAKO HERRIGUNEA (XVII. MENDEA)
Etxeak saltzeko baimena eman eta enkantean jarri ziren, eta eskaintza desberdinak egon ziren herriko ospital aurrean egindako enkantean. Laugarren enkante saioan, azkenengoan, Antonio Iturbek egindako eskaintzak irabazi zuen bera. Guztira zilarrezko 102 dukat, bikoitza, ordaindu zituen aipatutako bi etxeren truke. "En las puertas del dicho ospital dela dicha Universidad de Ançuola".
Enkaneta 1627ko uztailean bukatu zen. Iturria:Titular: Bergarako Udala - Ayuntamiento de Bergara
Fondo: Archivo de la familia Yturbe Eulate
Fecha: 1627-11-10
Signatura: Nº 89.