blogak

Irinmodo (1307-2017)

OHOREA edo ONDRA GALTZEA

IRAETA BASERRIA


Esku artean dugun dokumentuarekin topo egitea ez da erraza, kontuan badugu bertan irakurriko duguna ez dela dokumentu publikoa baizik eta pribatua. Halakoekin topo egiteko, beraz, familia artxiboetara jo beharra dago sarri. Hemen duguna duela gutxi errekuperatu dugun Iraeta senidearen artxiboko dokumentuetako bat da.

Bertan dugun gaiak garai hartako soziologia ondo azpimarratzen du, aintzat izanda gainera gai delikatu batez hitz egiten digula dokumentuak: ezkontza aurreko harremanez eta birjinatasunaren galeraz.

Duela gutxi arte gainera gizarteak (eta batez ere elizak) zigortu egin duen "ohitura", eta zer esan XVIII. mendearen hasieran!

Hona hemen, XX. mendearen hasierako lekukotza baten bitartez, gizon eta emakumeen arteko harremanena zertan zen:



"Bikotearen harremana hasten zenean, ordua jarrita elkartzen ginen toki batean. Sarritan etxe aurrean ere gelditzen ginen. Domeketan edo jaiegunetan elkartzen ginen, arratsaldeko 5ak inguruan. Astegunean ez, inoiz ez.

Elkartu ondoren bikotea bakarrik ibiltzen ginen. Isidoranekora joaten ginen kafesne bat hartzera. Eta han, goian zegoen komedore bezalakoan, kontuak esaten egoten ginen; besterik ezin zen egin eta! Ezin ginen eskua hartuta ere ibili, gaizki ikusita zegoen. Hori ere bekatua zen. Makina bat neska joango zen ezkontzara bere gizonari musu bat ere emateke!

Zerbait lasai egin nahi izanez gero, hori bakarrik, ilunpean, Etxezuritik behera, Burubiko aldera joz egiten zen. Baina hori ere gaizki ikusita zegoen. Gora jo nahi izanez gero, berriz, behin Kalegoitik gora ere debekatuta zegoen, hor bukatzen zelako herria... eta baita argia ere!

Domeka arratsaldeetan, hala ere, behin bikotea osatuta, Deskarga aldera ere joaten ginen paseatzera. Jende asko joaten zen, ez zegoen trafikorik orain bezala. Dena dela, zintzo ibili behar izaten zen. Lehen, “zerua edo infernua” besterik ez zegoen. Beraz, kontuz ibili beharra egoten zen".


Eta nola ezkondu? Adostasunarekin, ezkongai bien oniritziarekin, gurasoek hartutako erabakiekin ...?

  • Egoera konpondu beharrean egoten zelako (Konpontzeko Ezkontzak izaten ziren). Ezkon aurreko haurdunaldiak edota seme-alaba naturalak izanda, eta gurasoen mehatxupean, egiten ziren ezkontzak ziren.
  • Interesa (“Conveniencia”) zegoelako. Posizio sozial nahiz ekonomiko baten eraginagatik, eta herrietan batez ere oso ezaguna maiorazkoaren eraginarengatik. Bertan gurasoen papera oso garrantzitsua izaten zen. 
  • Maitasuna zegoelako. Bikote baten maitasunak emandako legitimitatean oinarrituta, gizon eta emakume batek ezkontzea erabakitzen dute. Gurasoek ahal den neurrian aholkatzen dute, nahiz eta seme-alabaren aukera onartu.
Hiruretan sumatzen den bezala, etxeko gurasoen papera (edo euren faltan anai nagusiarena) garrantzitsua eta zenbait kasutan erabakigarria ere izaten zen. 

Orain aztertuko dugun dokumentuak hainbat protagonista baditu ere, hiru dira agian azpimarratu beharrekoak: 1) Dokumentu hau egiteko eskaera egin zuena, Pedro Ignacio de Iraeta; 2) Pedro Ignacioren arreba, Manuela Josepha de Yraeta, eta (3) bere ustezko bikotea: Manuel de Venitua Iturbe.


IRAETA ARTXIBOA

Testuan antzemango dugun bezala, Antzuolako familia onenetako seme alabak ziren biak: Manuela 1683ko maiatzaren 12an bataiatu zuten bere gurasoek, Pedro Perez de Yraeta Aranguren eta Mariana Perez de Madariaga Goytiak.  Beraz, Yraeta eta Madariaga baserriak bat eginda[1]. Manuel de Venitua Iturbe, berriz, zertxobait zaharragoa zena, 1683ko martxoaren 26an jaio zen, bere gurasoak Juan Bautista Venitua Lizarriturri eta Maria Yturbe Otamendi ziren. Beraz, herriko bi baserri garrantzitsu elkartuta dakusagu: Benitua eta Iturbe baserriak.

Baina joan gaitezen harira. Zer gertatu zen une hartan Manuelaren anaia zen Pedro Ignaciok epaiketarako balio zezakeen 1706ko apirilaren 15 eta 16an idatzitako dokumentu hau idazteko?

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07