blogak

Irinmodo (1307-2017)

NEKAZARITZA ERREPUBLIKA GARAIAN (1935) (I)



Herriko nekazal jarduera oso sinbolikoa da gaur egun, nahiz eta abere nahiz nekazaritza ekologikoarekin loturiko ekimenak (barazkiak eta ardi esnea) izan azken urteetan han eta hemen sortu direnak. 1960-1970. hamarkadetan izan zen nekazal gainbehera herrian, eta gaur baserrietako jarduera tradizionala, oro har, desagertuz doa, eta etxebizitza soilak bezala hartzen dira euretako batzuk, tartean, baina, behi, asto, zaldi, ardi taldeak uztartuz; alegia, soroak-eta garbi mantentzekoak, hain zuzen ere. 

Garai batean izandako jarduera oparoetara hurbildu nahi dugu honetan, eta Errepublika garaian herrian zegoen nekazaritzari hurbilketa bat egitea da helburua.

Baina herriko kontuekin hasi aurretik, Errepublika garaian gauzatu zen nekazal erreformaz hitz egin beharra dugu. 1932ko irailaren 9an aldarrikatu zen Espainian aipatu dugun Nekazaritza Erreformaren Legea. Espainian arazo larria zegoen, batez ere hegoaldean, latifundioaren ondorioz. Lege honek espropiatu egin zituen lur sail handi asko, eta nekazari txikiei eskaini zitzaien. Hala ere, honek ez zituen nekazarien eskaerei erantzun, eta porrot egin zuen. Hala ere, gobernu aldaketaren ondoren, beste lege proposamen bat aurkeztu zen, eta 1935eko abuztuaren 1ean onartu zen Nekazal Erreformarako Legea, aurrekoa, 1932koa,  deuseztatuz. Honexek iraun zuen Gerra Zibila etorri arte, eta frankistek berehala kendu zuten boterea eskuratu orduko.

Arestian aipatu dugun 1935eko Legea une hartan sortutako Nekazal Erreformarako Institutuak kudeatzen zuen, eta bere zereginetako bat baserritarren errolda bat egitea ere izan zen, besteak beste zeuzkaten jabetzen arabera ondoren zergak-eta ordaindu ahal izateko.
Antzuolari ere etorri zitzaion txanda, eta esku artean daukagu une hartan (1935/05/16) onartutako errolda, interesgarria dena nekazaritza egoerari erradiografia ateratzeko. Bertan, bi zerrenda azaltzen zaizkigu: 1) Landutakoagatik urtero 50 pezeta baino gutxiago ordaintzen zuten jabeena, edo 25 pezeta baino gutxiago errendamenduan ordaintzen zutenena, eta 2) hamar hektarea baino gutxiago lur ustiatzen zuten errentari edo maizterrena.

Pena bat da auzoz-auzo banatuta ez egotea errolda, besteak beste errazagoa egingo zitzaigulako auzo bakoitzaren nekazal egoera zein zen jakitea.


Landutakoagatik urtero 50 pezeta baino gutxiago ordaintzen zuten jabeek, edo 25 pezeta baino gutxiago errendamenduan ordaintzen zutenena
Z.
IZEN ABIZENAK
SEXU
ADINA
EGOERA
FAMILIA
guztira
ABERE
guztira
AZALERA
(ha)
1
Aguirrezabal Aranzadi, Claudio
G
43
Ezkondua
8
Lau behi
3
2
Aguirrezabal Lizarralde, Alejandro
G
69
Ezkondua
6
Lau behi
3
3
Alberdi, Pedro
G
32
Ezkondua
4
Bi behi
2
4
Aranes Agirre, Aniceto
G
52

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07