blogak

Irinmodo (1307-2017)

MEXIKORA JOATEKO BAIMENA

Andres Ramon de Irazavalek "natural de Anzuola", Mexikon bizi den Grabriel de Iturbe e Iraeta osabak egindako deiari baiezkoa emanez, bertara joateko baimena eskuratu nahi du, eta horretarako behar duen dokumentazioa biltzen du.

Une hartan, XVIII. mendean, Ameriketara joateko, eta bide batez emigrazio ilegalak saihesteko,  baldintza batzuk bete behar ziren,  besteak beste hiru hauek:

1. Bataio agiria lortzea.
2. 18 urte baino gehiago izatea.
3. Askea izatea edo gurasoen (edo zuzenekoen) baimena izatea.

mejiko siglo XVIII bilaketarekin bat datozen irudiakMexiko XVIII. mendean

Hala ere, egiari zor, batzuetan ez ziren baldintza hauek betetzen, eta esku artean dugun agiriak ere horixe adierazten du. Gure protagonistak 18 urte betetzeke zeuzkalako, gero ikusiko dugun bezala.

Beraz, hemen dugun dokumentuak horixe adierazten du, aipatutako Andresek Ameriketara -zehazki Mexikora- joateko behar zituen agiriak lortzea, eta horiek lortuta baimena eskuratzea, ondoren Santanderreko portutik irtenda  Vera-Cruzeraino joan zedin, bertan bizi zen Gabriel de Iturbe eta Iraetaren etxeraino, eta bidez batez berak zuzentzen zuen komertzioan laguntzeko. 

Azpian duzuen dokumentuaren hasierako orrialdeak horixe adierazten du, eta hala, gai hauek kudeatzen zituen "mahaiak", ez du oztopirik ikusiko baimen hau ez emateko ("27 de julio de 1790. Concedida").

Esan dugun bezala, dokumentu garrantzitsuenetakoa jaiotza agiria lortzea izaten zen. Honetarako, herriko parrokoa zenak, une hartan Miguel de Urrutiak, bere ahozko zein agirizko testigantza eman zuen:

 
"30 de nobienbre de 1775" jaio omen zen gure protagonista, eta bere gurasoak "dueños de la Casa Solar de Galardi" omen ziren. Beraz, 15 urte besterik ez zeuzkan une hartan gure protagonistak.

Ondoren, Andresen anaia zen Paskualen baieztapenarekin, topo egiten dugu. Berak, bere anaia dela esateaz gain, adieratzen du hidalgoa era badela, kristau zaharra, mairu, agote, judu eta herejeek eragindako odol txarren guztiengatik garbi... Eta hori gutxi ez eta, Bergarako Irazabal oinetxekoa.

 
Aldi berean ohitura oneko gizasemea, eta komertzioan aritu nahi duena. Eta Grabrielen eskariaz Mexikora joan nahi duena. Beraz, adierazten du Paskualek, bere oniritzia baduela anaia bertara joateko.


Testigantza hau egia dela ziurtatzeko, lau lekukoren testigantza ere eskatuko zaio Paskuali. Eta testigantza hori emateko eguna eta ordua ere bai; baita non ere: herriko udaletxean. Ondorengoetan, berriz, lekukoen testigantzak datoz, Andresen jatorria egiazkoa dela adieraziz eta aitortuz.


Honatx, adibide gisa, Juan Bautista de Iñurrigarroren testigantza. Hasteko, eta esan behar zuen guztia egiazkoa izango zela adierazi nahian, Jaungoikoaren aurrean zin eginez, gurutze santuaren seinalea ere egin zuen.
 

Ondoren, Paskualek, Gabriel de Iturbek Iraetak bere anaia eta aldi berean baita herriko abadea ere zen Jose Ignazio de Iturberi idatzitako eskutitza ekarri zuen, eta herriko udaletxean irakurri. Bertan, gonbitea egiten dio Andresi Mexikora joateko, berak kudeatzen zuen komertzioko lanetan laguntzera, eta bide batez "para que sea hombre y alibie con el tiempo a sus interesados". 1789ko urtarrilaren 2an idatzitako eskutitza zen.

  "En testimonio de verdad, Juan Bautista de Lausagarreta"

 Arestian irakurritako (eta beste) agiri hauek ontzat hartu eta gero, baimena eman zitzaion "Nueva España"ra, Mexikora, joateko:


ITURRIA

Andrés Ramón de Irazábal



Signatura:MEXICO,2494,N.64


Fecha Formación:1790-08-02




Código de Referencia:ES.41091.AGI/23//MEXICO,2494,N.64









jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07