blogak

Irinmodo (1307-2017)

MAIRUA BAHITU ZUTEN EGUNA

Herritarren artean alardearen inguruan ikuspegi ezberdinak zeuden horretan sortutako ekintza bat izan zen. Batzuentzat alardeak aparteko atxikimendurik sortu ez, eta ez ohiko ekintza bat bururatu zitzaien: alarde egunean mairua bahitzea.

 SALVADOR PEÑA "MAIÑUA" (MAIRUA) ETA 
IÑAKI LETE (ASTOA EUSTEN)

"Antzuolako jaiak ziren, alardea egiteko eguna, eguerdian, eta gu orduan txikiteoan, koadrila ezberdinetako jendea, eta orduan ere mairuaren jaiaren inguruan iritziak denetakoak ziren: aldekoak eta kontrakoak, eta beti egoten da baten bat ideiaren batekin eta, `zergatik etzuau sekuestratzen mairua´ komentatu zuen halako batek. Eta ezetz eta baietz artean, azkenean erabaki zen ekintza aurrera eramatea. Non egongo ote zen orduan mañua zen kezka, eta bazkaltzen-edo egongo zelakoan, bere etxera joan ginen. Bazkaltzen zegoen, eta halaxe esan genion arratsaldeko alardean inguruan erabaki batzuk hartu behar zirela eta, antolatzaileek erabaki zutela bera ere presente egotea komeni zela. Bazkaria bertan laga zuen eta gu, guztira bost ginen, kotxea hartu eta seirok Gaztelugainera joan ginen. Eta han, kafea, kopia, txanpaina, arratsaldeko hirurak, eta halako batean seirak bost gutxiago, eta konturatu ginen alardea hasteko ordu erdi eskas (18:30etan zen alardea) falta zela! Eta orduan komentatu genuen entregatu behar genuela mairua. Baina, orain ez bezala, kotxeak Deskargatik joan eta etorri behar izaten ziren Gaztelugaindik. Handik behera, bonbila piztu, eta orduan Olamendi baserriko Jose Mari Ugalderi, garai hartan herriko alkateari, mairua askatzeko erreskatea eskatzea pentsatu genuen . Mañua, berriz, kotxearen "portamaletas"-en zetorren, "qué tendrá el negro" kantatzen! Baina ordurako Jose Mari alkatea udaletxean zegoen, alardea hasteko zain.

Herriko plazan, berriz, jendea urduri, eta halaxe pentsatu genuen Salvador "maiñua" bertan lagatzea, plazan. Antolatzaileak hartu eta, egoera ez onean, asko edanda geundelako denok, eraman zuten `Ameskura´, udaletxeko osteko atetik, presaka margotzera. Gero etorri ziren kontuak: mairua asto gainera igotzeko eta asto gainean zuzen joateko. Iñaki Lete zen orduan asto eramailea eta nahikoa lan izan zuen mairua zutik mantentzen asto gainean, ondo joan zedin. Hala ere, ondo atera zen, izan ere "maiñua" bere antzezpenak egiten balantzaka ibiltzen zelako beti ...".

Herrian, berriz, denetatik entzun zen: batzuk haserre eta beste batzuk egindako ekintzaren inguruan, barre :  

"Oraingo perspektibatik anedokta bezala konsideratzen dot. Orduan egindakuak etzeukan zera politikoik edota antzekoik, baizik eta gehiago adar jote bat-edo besteik ez" diosku Patxik. 



ANTZUOLAKO ALARDEA (1985. urtea)
Argazkietan, Jose Luis Kortabarria, alardeko buruzagia; Iñaki Lete, asto eramailea, eta Salvador Peña, "Maiñua", mairu lanak egiten. Garai hartan gertatu zen herriko bost gaztek egindako mairuaren "bahiketa" xelebre hura.


Hala ere, ez da guztia hemen bukatzen. Baizik eta gertaera hartan parte-hartutako batek bertso batzuk idatzi omen zituen urte batzuk pasa eta gero (2009an), nolabait egindako ekintza hura gogoratu nahian. Hamar bertso dira guztira. Hauexek:

2009an, ekintza honen egileetako batek idatzitako 
bertsoak dira.

Iturria:



jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07