Koldo Lizarraldek bere garaian ateratako argazkiak dituzu atal honetakoak. Sinbolikoak dira, batetik dagoeneko baserria desagertuta dagoelako, eta, bestetik, etxe barruan atera zirelako.
Baserri honen inguruan gauza dezente esan ditugu. Gogoratu nahi izanez gero egin klik! hemen: Blog honetan ere aztertu
Bide batez esan, Antzuolako jaiotz eta heriotz agiri zaharrenetan agertzen dela Madariaga baserria. Beraz, bere antzinatasunaren lekuko ere badira.