blogak

Irinmodo (1307-2017)

"LOS JAIMISTAS" NORTZUK ZIREN?

  Bere historian zehar, karlismoaren antolaketa politikoa Alderdi Karlista, Komunio Katoliko-Monarkikoa, Alderdi Jaimista, Komunio Legitimista edo Komunio Tradizionalista bezala ezagutua izan zen, besteak beste. Liberalismoari aurre eginez, erlijio katolikoaren, Espainiaren eta monarkia tradizionalaren defentsaren bandera egin zuen, "Jainkoa, aberria, Erregea" leloan laburbilduta, "Foruak" gehikuntza berantiarrarekin.Nahiz eta Bigarren Errepublikan politika parlamentarioan ere jardun bazuen ere, Errepublikaren aurkako konspirazioan eta 1936-1939ko Espainiako gerra zibilean ere parte hartu zuen Requeté-ko miliziarekin. Esan, 1937ko Batasun Dekretuaren ondoren, karlismotik eratorritako Komunio Tradizionalista ofizialki alderdi bakarraren barruan geratu zen, Falange Española Tradicionalista y de las JONS, baina karlistek erdi klandestinitatean jarduten jarraitu zuten, batzuetan frankismoaren "familietako" bat kontsideratuz.

CORREO ESPAÑOL (06/01/1896): JUNTAS LOCALES CARLISTAS: ANZUOLA (1896)

Aipatu bezala, Comunión Tradicionalista mugimendu karlistak indar politiko gisa hartu zuen izenetako bat da. Alderdi Tradizionalista, Comunión Católico-Monárquica, Partido Carlista (1909 arte), Partido Jaimista (1909 eta 1931) edo Comunión Legitimista bezalako beste batzuekin batera. Ordutik aurrera, batzuetan, Comunión Tradicionalista Carlista bezala ere ezagutu zen.  Jaime de Borbón y Parma. Iturria: De Bain News Service, publisher - Esta imagen está disponible en la División de Impresiones y Fotografías de la Biblioteca del Congreso de los Estados Unidos bajo el código digital ggbain.  Antzuolan ere indarra zeukan mugimendu honek (Karlismoa/Jaimistak), goiko egunkarian ikusi dugun bezala, XIX. menderako antolatutako talde bat osatzen zuen Antzuolan.Karlismo honekin bat egiten du Agustin Telleriak ere, eta aurretik baita bere aita zenak, hirugarren karlistadan buru belarri parte hartu zuenak. Agustinen berri dagoeneko 1930an kaleratzen ziren hedabideetan daukagu. Dagoeneko antzeman daiteke une hartan ondo kokatuta zegoela Agustin.Orduan Agustinek justifikatzen du zergatik Antzuolako "Circulo"koek momentu batean alde egin zuten jaimista izeneko partidutik, ondoren itzultzeko. 

 EL CRUZADO ESPAÑOL (19/12/1930)

Indar honen lekuko Lizarran jaimistek urriaren 4ean egindako mitina da, non Agustin Telleriak berebiziko parte hartzea izan zuen (irakurri azpiko kronika).

   HERALDO ALAVÉS EGUNKARIA29/09/1931

Beraz, bai Errepublika garairako zein Gerra Zibilaren momenturako aintzat hartu beharreko indarra izan zen Karlismo mugimendua, bere bertsio ezberdinetan, baita Antzuolan ere.

 ITURRIAK (HEMEROTEKA):

  • HERALDO ALAVES
  • EL CRUZADO ESPAÑOL
  • CORREO ESPAÑOL
  • https://prensahistorica.mcu.es/es/consulta/registro.do?id=8057


jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07