blogak

Irinmodo (1307-2017)

LAPURZUBIKO MUGARRIA (eta iturria) ZUTIK

1872an jarrita Bergara eta Antzuolak partekatzen duten mugarria.

Bat baino gehiago konturatuko zineten, Antzuola eta Bergara udalerriak mugatzeko erabiltzen zen mugarria kenduta zegoela autobiaren obrak zirela eta. Urte dezente "ezkutuan" egon ondoren, argia ikusi du berriro, eta bere jatorrizko tokian ez, ingurua aldatu delako, baina bai tokatzen zaion tokian kokatuta ikusteko aukera dugu dagoeneko. Izan ere, bada urte dezente, orduan ere bide baztarreko obrak tartean, bere jatorrizko tokitik desplazatuta zegoela metro batzuk, Antzuolaren okerrerako.

Une honetan, baina, bere hasiera-hasierako tokian dago; alegia, Miso errekaren ardatzean (edo erdian). Bertan daude, beraz, Bergara eta Antzuola besarkatzen, Miso errekaren urbidearekin bat eginez.

Badira mugarri honen inguruko aipamen historiko batzuk:
  •  (1649. urtea)."Que se quite el mojón que está sobre el camino real que va de Vergara a Anzuola... y sirva de mojón la peña grande que está con su cruz de hierro en el arroyo que baja desde Galarza, junto al puente de Aizparrundi; y desde lo alto del monte de Oasarri se pongan derechos mojones de forma que corran a la dicha puente y peña de Aizparrundi, y de allí abajo sirva de mojón el mismo arroyo hasta salir al río y emparejar con el otro arroyo que baja de entre las casas de Mendizaval, de Vergara, y Gabioza (Miso), de Anzuola"
  •  (1722. urtekoa) Hemendik, eta Mendizabal eta Gabioza aldera doan errekatxoa aprobetxatuz, euren lurtsailen erdi-erditik, Azparrunditik behera datozen urekin bat egin arte, Oruesagastiko gaztanaditik, hemen harlanduzko bi mugarri jarri ziren, iturritxo bateraino.

GARAI BATEAN BIDE ERTZEAN AURKITZEN ZEN (BEHEKO ARGAZKIA)


 KOKAPEN ZORROTZA UNE HONETAN DUENA ANTZUOLARENTZAT 14. MUGARRIAK, EDO LAPURZUBIKOAK








Hementxe dago kokapen berrian Bergara eta Antzuola udalerriak banatzen dituen mugarria. Eta badu mugarri honek bitxitasun bat, izan ere Bergara aldera ematen duenak, 91 zenbakia antzematen da. Antzuola aldera ematen duenak, ostera, 25. Baina arestian ikusi dugun dokumentuan, 14.ena bezala hartzen da Antzuolarentzat.

Esan bezala 1872an eginiko mugarria da, eta harlanduzkoa da.


Gertu, errekan, argazkian ikusten den bezala, ezaguna ez den iturria ere ikus daiteke, guretzat Ilunpeko iturrixa dena.

Iturrira joateko eskailerak eta iturria bera ikus daitezke argazki hauetan, eta, egia esanda, ez dago egoera onean iturria, ura eskax dario eta.

Eskumako argazkian ikus daiteke iturriaren egoera.


 

Iturria:
  • Mugarrien inguruko dokumentu historikoak. 
  • Informazio berri honengatik, eskerrak eman nahi dizkiot Antzuolako Udalari, batez ere Valen Moñuxi.

















jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07