blogak

Irinmodo (1307-2017)

LAPATZA ETA ALTZARTE ERROTAK (1571/3)

Etxezuri baserria.

Etxezuri bezala ezagutzen dugun lur eremuan egon zen ustez, Lapatza errota. Garai batean gai izan ginen errotaren aztarna batzuk erreka bazterrean ezagutzeko, gaur desagertuta daudenak. Hala ere, errotaren antzinako ur saltoaren eta kanalaren aztarnak ikus daitezke oraindik ere Marutegiko zubi azpian. Honetan, errota honen (Lapatza) eta Altzarte errotaren arteko berriak aztertu nahi ditugu, horretarako XVI. mendean idatzitako dokumentu bat aztertuz, 1573ko martxoaren 18an egindakoa Lapatza baserri aurrean: "Escritura de troque e canbio de entre Sebastian Lopez de Oçaeta y Gallaiztegui e Juan de Lapaça e Hana Joaniz de Lapaça, su hija, e muger de Pero Perez de Çumeta",   Dokumentu hau, hala ere, prozesu baten bukaeran idatzitakoa da. Izan ere, 1571eko abuztuaren 16an idatzitako beste dokumentu batean oinarrituta dago. 

Hala, 1571eko abuztuaren 16an, Sebastian Lopez de Ozaeta eta Gallastegi eta Juan Lapatza eta Ana Joanez Lapatza, berau Pedro Perez de Zumaetakoaren emazteaLapatza baserrian elkartu ziren. Eta idazkariaren aurrean aipatutako Ana Joanezek adierazi zuen bere senarra (Pedro Perez de Zumaeta) ez zegoela herrian, baizik eta erregearen zerbitzura joanda: “en las partes de Italia y Chipre”.  Hala ere , baimena (“otorgue escrituras”) eskatu zuen idazkariaren aurrean, Sebastian Lopez de Ozaetarekin egin behar zuena egiteko. Izan ere, horren bitartez, Juan Garcia de Altuberen etxe ostean zeukan errotaren laurdena eman nahi izan zion Sebastian Lopezi:  

“La quarta parte del molino llamado de Lapaça que tienen pro yndiviso con el señor de Ozaeta y con el dicho Sebastian Lopez con todas las presas y calçes y todos los otros de azer presas y tomar aguas con todas sus entradas, salidas, derechos y servidunbres”. Eta hau gutxi gorabehera zena: “asta el arroyo que baxa entre las heredades de la dicha su casa de Lapaça y entre la tierra y mançanal de Alçarte, por dentro de la dicha heredad de Alçarte".

altzarte errota bilaketarekin bat datozen irudiakAltzarte/Errotaberri, gaur

Horren arabera, trukean, zera eskatu nahi zion Sebastian Lopezi:

"Les aya de dar y de en el dicho trueque todo el derecho y açion que tiene en los dichos calçes que pasan por las tierras y heredades de la dicha casa de Lapaça y sobre las heredades que ay asta el rrio prinçipal, y bertientes que tiene el dicho molino con todo el derecho que tiene el dicho molino aver en las dichas heredades como de los caminos y serbidunbres perteneçientes al dicho molino en qualquier manera, asi entre las casas del dicho Juan Garçia y Sebastian de Arizti, como detras de la herreria y huerta del dicho Sebastian asta el dicho rrio, y del sitio y suelo del dicho molino, y su plaçuela y camino que biene entre la casa de Sebastian por ençima del sitio y casa del molino".

Aipatzen ari garen dokumentuan ere, badago datu interesgarri bat. Bertan, Lapatza errotaren egoera txarra adierazten zaigulako alde batetik. Baina bestetik, errota berria eraikitzeko aukera ematen zaio Sebastiani.  Izan ere, Lapatzakoek zera erabaki zuten:  

"Y que al dicho Sebastian Lopez le quede para si todo el despojo de maderamiento, teja y piedra y clavazon del dicho molino con los demas aparejos que se allaren ser del dicho molino desde la piedra del rrio asta la oja del monte, con condiçion que el dicho Sebastian Lopez y sus hijos y herederos ayan hedeficar el dicho molino y dar las bertientes y calçes por de fuera de la dicha heredad de Lapaça con que el arroyo que baxa entre la dicha heredad de Lapaça y Alçarte sea para serbiçio de la agua que baxa por alli como agora pasa y del bertiente del dicho molino por alli; y que la dicha Ana Joaniz pueda allanar los calçes de la dicha su heredad desde ??? y azer en ellos lo quisiere. Yten, que el dicho Joan de Lapaça por el derecho que tiene en quanto al uso fructo y otro qualquier derecho que puede tener en razon de los susodicho desde luego aze dexaçion de todo ello em el dicho Sebastian Lopez en la orden dicha de suso … y dieron todo su poder… ". 

Hemen badugu daturen baten falta ziurtatzeko ondoren zer gertatu zen, baina Lapatza baserriak zeuzkan lur eremuetatik kanpo behartu zituenez, hala nahi izanez gero, beste errota bat eraikitzeko aukera, uste dugu Sebastian Lopezek erabili zituela Lapatza errotaren ondarrak gero `Altzarte´ errota zena eraikitzeko.

Eta halaxe eman zitzaion bukaera dokumentuari, lekukoek bera sinatuz:

"A todo lo qual fueron presentes por testigos Juan Garçia de Altube y Çelaeta y Joan Estibariz de Yturbe y Sebastian de Arizti y Miguel Perez de Yra (?) y Arriaga, todos veçinos de la dicha Villa. Y el dicho Sebastian Lopez firmo por si y por la dicha Ana Joaniz y Joan de Lapaça, porque no sabian firmar. Los dichos testigos: Sevastian Lopez, Joan Garçia de Altune, Joan Estibariz de Yturbe, Sebastian de Arizti".

altzarte errota bilaketarekin bat datozen irudiak Altzarte edo Errotaberriko errota azpia, gaur desagertuta.

Hala, lehen esan bezala, trukaketa honen benetako hitzarmen ofiziala (“Escritura de troque e canbio de entre Sebasgtian Lopez de Oçaeta y de Gallaiztegui e Juan de Lapaça e Hana Joaniz de Lapaça su hija, muger de Pero Perez de Çumeta”) ez zen 1573ko martxoaren 18ra arte idatziko “delante las puertas de la casa y solar de Lapaça que es en la Universidad de Ançuola”

Orduan ere, 1571ean gertatu zen bezala, Pero Perez de Çumeta “ausente” bezala aipatzen da 1573ko dokumentuan. Baina bere emazteak (Ana Joanizek) boterea lortu zuen 1572an, bai Bergarako alkatea zen Andres de Jauregui Salazarrek emanda eta baita bere aita zen Juan de Lapaçaren baimenarekin ere: “podia y debia trocaba y troco, canbiaba y canbio toda la quarta parte del molino llamado de Lapaça que tiene pro yndibiso con don Juan de Oçaeta y de Gallaiztegui, señor de la casa y solar de Oç(a)eta y con el dicho Sevastian Lopez”.

1571eko abuztuaren 16n egindako dokumentu osoa

 
 
1573ko martxoaren 18an egindako azken dokumentuaren bi orri (ofiziala)





 Informazio iturriak:
  • Oñatiko Protokolo Artxiboa. Sebastian Lopez de Ozaeta eta Gallaizteguiren dokumentuak.
  • http://irinmodo.blogspot.com.es/2015/03/etxeandia-lete-argindarretxea.html

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07