Badugu susmoa (gehiago ez bada) zerbait gertatzen ari dela klimarekin. Han eta hemen aldaketak nabaritzen dira: euri gutxiago egiten duelako, egiten duena bortitza izaten delako sarri, beroak eta agorraldiak ere ugaritzen hasi direlako... Asko dira indikatzaileak zerbait mugitzen ari dela adierazten.
Hala ere, ez dugu esango gure baserri batzuetan laranjak eta limoiak gaur egun ikusteak horren ondorio direnik, baina bada bitxia gure latitudekoak ez diren fruitak hainbatetan ikustea.
Bi baserrietan behintzat, Ugartetorre eta Iriartegainekoan, jaso dute aurtengo uzta, txikia baina gozoa, guk geuk jateko, probatzeko behinik behin, aukera izan dugulako.
LARANJA ETA LIMOI SORTA EDERRA
UGARTETORREN