blogak

Irinmodo (1307-2017)

KALEZ KALE, ETXEZ ETXE: ERRETIRATUEKIN IBILBIDEA

Herriko erretiratuek herriko kaleetan zehar egin nahi zuten ibilbide batean parte-hartzera gonbidatu ninduten. Helburua, herriko kaleen eta etxeen historia azaltzea. Noiz sortzen dira herriko kaleak? Zeintzuk bizi ziren bertan? Ze  lanbide zuten? Nola deitzen zitzaion garai hartan etxe bakoitzari? ... 

Galdera asko, eta, sarri,  zalantzarik gabe, erretiratuek zituzten erantzunak!

Beraz, ematera baino gehiago hartzera, ikastera, joan nintzen ibilbidea eurekin egitera. Hogeitazazpi bat herritar, behintzat, elkartu ginen Kalebarrenen. Bertatik hasita, Antigua auzora joatea zen helburua, tartean bost bat geldi aldi eginez: Kalebarren, Plazan, Ondarran, Kalegoin eta Antiguan. Kontu kontalari, esperientzia polita bezain aberasgarria izan zen guztiontzat. 

Ea hurrengoan gaztetxoagoak diren belaunaldiekin egiterik dagoen antzerako zerbait!!!

HERRIKO PLAZAN




ZURRATEGI ETA KALEBARRENEN
ONDARRAN

 KALEGOIN

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07