blogak

Irinmodo (1307-2017)

JUAN YÑURRIGARRO MEXIKORA (1614)

Zera diosku 1614ko dokumentu honek bere goiko aldean: "Juan de Ynurrigarro y Dª Maria Flores, su muger, y Maria y Ana, sus hijas, que la mayores de 8 años. Por çertificacion de Juan Fernades" 

Honen bitartez, Juan de Iñurrigarrok baimena jaso zuen joateko "a la provincia de Nueva España". Zertara? "Voy por mayordomo del ospital de la Conçepçion de la çiudad de Mexico". Bakarrik? Ez, baimena hartu zuelako "para llevar a doña Maria de Flores, mi muger, y a Maria y Ana mis hijas, y la otra del pecho". Lehendabizko biak, 8 urte zituzten. Jakin badakigu, une hartan, bere emaztea gaixorik zegoela.

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/6/6f/Hospital_de_Jes%C3%BAs%2C_M%C3%A9xico_D.F.%2C_M%C3%A9xico%2C_2013-10-16%2C_DD_153.JPG Ospitala gaur egun.
(Diego Delso. Copyrighta: CC-BY-SA 3.0)


Beraz, Juan de Iñurrigarro, antzuolarra, Mexikon zegoen Nuestra Señora de La Concepción izeneko ospitaleako maiordomoa zen. Une hartan Sevillan biziz zena. Beren gurasoak Domingo Martinez de Iñurrigarro eta Maria de Agirre ziren. Bere emaztea Maria Flores zen, Juan Flores Avendañoren eta Isabel Martin Lujanen alaba. Mexikora zihoazen alabekin batera.

Antzuolako Mairuaren Alardea: Antzuolako lehen alardea?
IÑURRIGARROAK BASALDE AUZOAN

Dokumentu honetan, beste askoren bezala, joan behar zirenen jatorria eta norabidea ziurtatu nahi zen.


ITURRIA

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07