blogak

Irinmodo (1307-2017)

JUAN OLARAN SOTIL

Badugu, interes faltagatik-edo, gerra zibilaz Antzuolan gertatu zenaz jabetzeko nolabaiteko amnesia kolektiboa, izan ere makina bat gertakari eta herritar askoren benetako oroitzapenak berreskuratu gabe jarraitzen dugulako. Ez dugu esan nahi, hala ere, hutsetik abiatzen garenik, baina badago oraindik ere zer aztertu 1936tik aurrera egin zenaren oroitzapena berreskuratzeko.

Guk, gaurko atalarekin, beste hazi bat jarriko nahi diogu gairi, eta Sestaon jaio zen Juan Olaran Sotil (1892an jaioa) gisa-semearena dakargu gogora. Askok galdetuko duzue agian nor den gizon hau.

Olaran senidearen historia, baina, 1880. urtearen hasieranAntzuolan ezarritako lantokiarekin  (1880ean "Lamariano y Cia") lotuta dago. 1886an, Olaran, Lamariano y Cia" bezala sortu zen "La Anzuola" izeneko larrua ontzeko konpainia, Ondarra plazan. Enpresaren sortzaileetako bat Antzuolan 1852an jaiotako Fernando Olaran eta Galfarsoro izan zen. Josefa Antonia Sotil Erauskinekin ezkondu zen 1883an,  eta urte hartan farmazialaria eta Lazkaon bizi zen. Zortzi seme-alaben gurasoak izan ziren: Maria, Gregorio eta Marta Lazkaon jaio eta bataiatu baziren ere, beste bost anai-arrebek Sestaon jaio eta bataiatu ziren: Maria Pilar (1890), Juan (1892), Ceferina (1894), Dionisia eta Urbano bikiak (1896) .

 https://1.bp.blogspot.com/-efQz259dOuA/WIt7ctQw7cI/AAAAAAAAKzY/wy1vC1Mvw_IcpiogLH9DMNKNX4rDv_IZwCLcB/s1600/94.TIF

 OLARANGO LANTOKIA SUA HARTU AURRETIK ONDARRA PLAZAN

GORPUZTI EDO KORPUS EGUNA OSPATZEN (1927)

1904an, berriz, beste aldaketa sozial baten ondorioz, "Fernando Olaran y Cia" osatu zen Antzuolan, eta Fernando bera izendatu zuten gerente. Esan, enpresa honek bi lantegi zeuzkala orduan: Durangon bat eta bestea Antzuolan. 1914ean, ostera, "La Teneria Guipuzcoana" enpresaren sorrera erregistratu zuen, eta orduan bere semea zen Juan Olaran eta Sotil izendatu zuen gerente. 1933an, berriz, "Manufacturas Olaran, S.A." izendatu zen, baina Juan Olaran Sotil jarraitzen zuen burua izaten. Beraz, irakurri den bezala, Ondarra plazan kokatuta zegoen Olarango lantokia Antzuolak izan duen lantoki zaharrenetakoa da.

Guzti hau, bada, gure pertsonaiaren jatorria adierazteko. Baina, haratago joanez, zer esan genezake Juan Olaranen ideologiaz?

Bitxia da gerra aurretik eta ostean, larru ontzean dedikatzen zirenen artean Antzuolan zegoen zatiketa: Bareño, Olaran eta Galarza lantokiak errepublikazaleak eta nazionalistak bezala identifikatuta zeuden bezala, Telleria, karlistatzat jotzen zelako. Beraz, 1936ko uztailean gerra aldarrikatu eta nazionalak Antzuolan sartu arte, bi bando horiek nabarmendu ziren, batzuetan edo uste baino gehiagotan, langileria bera ere ideologikoki (edo lanpostuak mantentze aldera) inplikatzeraino.

Herritarren esanetan, berriz, Bareño zurrategiko Inozentzio Laborda Telleria (garai hartan “Bareño eta Laborda” lantokiaren bazkideetako bat) errepublikanoa omen zen, eta lekukoek dioskutenez bera izan zen Antzuolan Errepublika aldarrikatu zenean udaletxeko balkoitik hitz egin zuena, ziur asko alboan Emeterio Ortiz de Lejarazu lagun eta hizlari ere zuela.

Bitxia da ere Bizente Lamarianok –beste errepublikazale bat- plazan omen zeukan tabernaren inguruko pasartea. Izan ere, sarri kexatzen zen parrokiak gerizpea egiten ziola. Esaten dutenez berak eman zion ongietorria Errepublikako lehendakaria Alcala Zamorari Antzuolatik pasa zenean (1932ko irailaren 17an), zera esanez: “aquí le saludo en representación de trece votos”. Badirudi horiek zirela une hartan errepublikazaleon botoak[1].

Baina errepublikazaleek ez zuten indar handirik hauteskunde garaietan. Esate baterako, 1936ko otsailean egindako hauteskundeetan 59 boto besterik ez zituen atera Antzuolan. Alderatzeko, nazionalistek 305 eta eskuindarrek 292 boto atera zituzten. Hala ere, Lapatza-Etxeberriko etxean zuten egoitza, lehen pisuan. Bertako dinamizatzailea Barakaldon jaio zen Emeterio Ortiz de Lejarazu. Bera eta Juana Saez senar-emazteak Errepublikaren sustatzaile aktibo izan ziren Antzuolan. Hogeigarren hamarkada amaieran, Olaran enpresan kontu-hartzaile gisa lanean hasi zen Ortiz de Lejarazu; emaztea, aldiz, jostun lanetan etxean. “Berriro ezkondu ziren Arantzazun, Argentinakoa ez zelako balekoa[2].  Antzuolan Errepublika aldarrikatu (1931) eta errepubilka zaleen burua zen Emeterio Ortiz de Lejarazu . 

Bien bitartean, Ortiz de Lejarazu Errepublikaren defentsarako komitean errepublikano ezkertiarren presidente izendatu zuten. Bere alboan izan zituen UGTko Ciriaco Uriarte, EAJko alkate zen Donato Lamariano, euskal langileen elkartasuneko (STV) Avelino San Sebastian; baita Ventura Jauregi, Felipe Elorza, Meltxor Gabilondo eta Antonio Jauregi euskal nazionalistak. 1937an, Antzuolan Frankoren altxamenduaren aldeko atxilotutakoen epaiketan testigu gisa deklaratu zuen Ortiz de Lejarazuk, Fronte Popularreko presidentea zelako.

Baina garai hartan matxinatuak Antzuolara sartu aurretik, senar-emazteak alabekin Bilbora ihes egin zuten, senitartekoen etxera. Bilbotik Frantziara eta, hemendik, Mexikora.

Ordurako Telleria (karlista/falangista) eta Olaranen (errepublikazalea) tirabirak handiak ziren, eta ezagunak ziren garai hartan herritarren artean. Gerra sartu zenean, berriz, atxiloketak egon ziren :

“Aita Bergaratik Antzuolara joan zen bizitzera. Olaran lantegian jardun zuen bizi osoan lanean. Aita errepublikanoa zen, eta lanean jarraitu zuen bertan Francoren garaian. Aita eta Olarango nagusia (Juan Olaran) atxilotu eta kartzelara eraman zituzten Bergarara. Hurrengo egunean, beste 14 langile ere preso hartu zituzten, tartean Juan bera ere bai. Bederatzi hilabetera aske utzi zituzten” (Juan Lizarralderen testigantza.  Iturria: https://ahotsak.eus/antzuola/pasarteak/ant-043-005/).

Badakigu Gasteizko presondegian egon zela atxilotuta Juan Olaran[3], eta horren ondorioz epaitu, kartzela zigorra jaso eta isuna ere ordaindu behar izan zituela[4]:

TRIBUNAL REGIONAL DE RESPONSABILIDADES POLÍTICAS DE NAVARRA. Referencia: ES/NA/AGN/F363/TRP_SENTENCIAS,Lb.3,N.1285. Año, 1941/11/11 eta https://www.boe.es/gazeta/dias/1941/06/19/pdfs/BOE-U-1941-170.pdf

Beraz, arduradun politiko bezala salatu zuten, eta Gasteizen 1938ko maiatzaren 4an egindako Gerra Epaiketaren ondorioz, hiru urteko kartzela zigorra jaso zuen, alegazioen ondoren sei hilabete eta egun batera jaitsi zena, eta ondoren 5.000 pezetako isunaren truke.

Izan ere 1939ko otsailaren 15eko agindu baten bitartez, baldintzapean askatasuna lortu zuen[5].

Herrian ikusiezina nabaria zen orduan (gehienak lanpostuak ez galtzearren mehatxatuta), baina 1939ko maiatzean Juan Olaran Sotil herrira itzuli behar zela jakin izan zuenean Udalak, Olaranen aurkako firma bilketa  egin omen zen herrian, herritik botatzeko. Udalak -Juan Antia zen alkate- erabaki harrigarria hartu zuen: "considerar a Juan Olaran Sotil, elemento destacado del Frente Popular, como persona `non grata´" (Antzuolako Artxibo Historikoa. Akta eta akordioen 16. liburua). 

Aldi berean edo,  Olaranek Telleriak zeuzkan lurretan bere lantokia handitzeko asmoari ezezkoa jaso zuenez, badirudi orduan hartu zuela Olaranek erabakia lantokiaren ekoizpen zati bat Beasainera eramateko, izan ere bertan CAF lantokiaren produktu eskaera handia baitzen[6]. Olaran  fabrika Beasainen (Gipuzkoa1939an eraikitako fabrika da, Florencio Mokoroa arkitektoak diseinatu zuen.

Baina ez zuen Antzuolako ekoizpena alde batera laga, “Manufacturas Olaran, S.A.” martxan jarraitu zuelako.

Juan Olaran herriko alaba zen Pilar Irizarrekin, une hartan Antzuolako ostatuko  alabarekin ere ezkondu zen

Iturria: La Voz de España (… su hijo político don Juan Olaran).

BESTE ITURRI BATZUK

  • http://www.errepublika.org/La-represion-franquista-en-el-Pais-Vasco-Carceles-campos-de-concentracion-comienzo-postguerra-25.htm
  • http://e-spacio.uned.es/fez/view/tesisuned:GeoHis-Abadiola
  • http://www.gipuzkoa1936.com/noticia.php?diadelmes=8&numerolmes=12
  •  Bizkaiko elizaren artxibo historikoa (https://internet.aheb-beha.org/paginas/indexacion/n_indexacion.php#buscar). 
  •  http://irinmodo.blogspot.com/2017/02/olarango-lantokia-sutan-eta-bere-kronika.html

 


[1] Ramirez de Okariz Telleria, Iñigo (2003). Antzuolako Ohitura Zaharra. Antzuolako Udala.

[2]http://www.intxorta.org/eu/blog/antzuolan-errepublika-ezarri-zenekoa/

[3] 2015ean Ascensión Badiola Ariztimuñok idatzitako tesi batean oinarrituta, Cárcelescampos de concentración y batallones de trabajadores en el comienzo de la posguerra.

[4] Sentencia condenando a Juan Olaran Sotin, vecino de Beasáin (Guipúzcoa), al pago de 5.000 pesetas por vía de indemnización de perjuicios, tras haber sido hallados culpables ante la jurisdicción militar por auxilio a la rebelión.

 [5] Libertad condicionalO R D E N de 15 de febrevo de 1939concediendo ¡iberfad condicio-
nal a Juan Olarán Sotil, condenadopor el AltoTribuníil de JusticiaMilitar a la penade tres años deprisión menor, porel delito deauxilio a la rebelión.