blogak

Irinmodo (1307-2017)

JUAN GALARZAREN ESKLABOA, LIBRE!!! (carta de `orro´)

Izenburuak dioskun bezala, dokumentu juridiko bati buruz (carta de `orro´) hitz egingo dugu honetan; hau da, nola askatasunik izan ez zuen gizabanako bati, esklabo bati, eman zitzaion askatasuna. 

Espainiako Hizkuntza Akademiaren hiztegiak diosku "dicho de una persona que habiendo sido esclava, alcanza la libertad" dela "Horro". 

Espainiako historian (eta bere testuingurupean baita Euskal Herrikoan ere) ohikoa izan den esklabo trafikoa eta esplotazioa. Kasu honetan, 1574ko abuztuaren 2an Bergaran idatzitako dokumentuan, Katalina de Galartzak, 1564an hilda eta bere anaia zen Juan de Galartzaren esklaboari askatasuna (carta de `orro´) eman zion.


Titian - Portrait of Charles V Seated - WGA22964 (cropped).jpgKarlos V.a 

Norbaitek galde lezake nola demontre zeukan esklabo bat Juan de Galartzak. Ez zen edozein bera, Karlos V.a zen Espainiako erregearen idazkaria izan zelako.

Eta nor zen esklaboa?

Juan de Galartzak argi laga zuen bere testamentuan Graviel de Galarça izeneko afrikar bat lagatzen zuela ("un mançebo africano de linage cuio propio nonbre es Graviel"). Hogei urteko azal beltzarana-edo omen zuena; ez handia ezta txikia ere ("de color moreno y de mediana estatura"); eta bizarra hazten zuena ("le comiença a apuntar la barba").

Juan hil ondoren, bere arreba zen Katalinak izan zuen esklaboa bere etxean, oso langilea eta egindako guztia egiten omen zuena. Beraz, esanak esanda,  askatasuna ematea erabaki zuen("sea libre de subjeçion y cabtiberio en que ha estado y esta y le ponga en toda su libertad como si nunca hubiera sido esclabo ni cautibo...").

Emandako askatasunak eskubide batzuk ere ematen zizkion esklaboari; besteak beste, kontratuak eta beste era batekoak egiteko, baita testamentuak ere, edota bere ondasunak emateko.

galarza auzoa bilaketarekin bat datozen irudiakGalartza baserria, Galartza auzoan.

Eta halaxe arestian aipatutako abuztuaren 2an "yo le suelto y remito al derecho de patronazgo y otras qualesquier adçiones..."

Bide batez, berak hartutako erabakiak ez zuela atzera bueltarik ere adierazi zuen, eta bide batez ez zedila berriro esklaboa izan ("ni debate alguno por ninguna persona ni en ninguna manera ni por ninguna causa, ni rrazon..."). Izan ere, norbait ausartuko balitz hori egitea, bera bere defentsan irtengo litzatekeelako, "para que goze quieta y paçificamente en la dicha libertad...".

Are gehiago, ez zezatela oztoporik jarri epaileak berak hartutako erabakiari, baizik eta defenda zezala.


 

Iturria
  • Oñatiko Protokoloen  Artxibo Historikoa: Leg I.114.

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07