blogak

Irinmodo (1307-2017)

JUAN DE ELUSA Y GARRO, SANTIAGO ZALDUNA (1637)

Cruz de Santiago.svgSantiagoren gurutzea, 
ordenaren ikurra. 
De Jerbez - Trabajo propio, Dominio público, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=6364597

Santiagoko Ordena, XI. mendean Leonen sortutako ordena erlijioso eta militar bat da. Bere izena, Espainiako patroiari zor dio, Santiago Nagusiari. Hasierako helburua erromesak Done Jakue bidetik babestea eta musulmanak Iberiar penintsulatik kanporatzea izan zen.

Ordenak, bere jatorria, Caceresen izan zuen, aurreko Caceresko Fraten ordenatik aurrera. 

Lehen Errepublikak 1873an ezabatu zuen Ordena , eta, berrezarkuntzan berrezarri zen arren, ohorezko izaera zuen noblezia institutu batera murriztua geratu zen, eta 1931n, bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren, iraungi zen.

Santiagoko Ordena, Calatrava, Alcantara eta Montesakoekin batera, Joan Karlos I.aren erregealdiko elkarte zibil bezala berrezarria izan zen, ohorezko eta erlijiozko noblezia erakunde izaerarekin, eta, hala, XX. mendearen amaieratik mantentzen da.

UZARRAGAKO PARROKOAREN APAIZ LAGUNTZAILEAREN TESTAMENTUA (1575 ...Elusa-Elutze baserria, Uzarraga auzoan, gaur desagertuta.

Ildo honetan, ohore handiko titulua zen bertako zalduna izatea, eta horren baieztapena aurretik ziurtagiria ugari egitea eskatzen zuen, eta hori da dokumentazio honetan agertzen dena: antzuolarra zen Juan de Elusa eta Garroren ohorezko jatorria, bai aitaren aldetik (Elusa edo Elutzeko jaunatik) eta baita bere amatik ere (Legazpiko Garro etxekoa).

Aurreko atal batean Pedro de Elusaren berri ere izan dugu....(Klik hemen!). Beraz, baserri honek goraipatutako gizasemeak eman zituen!
























ITURRIA.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07